2016/01/28

Gimkhana: urtarrilaren 23an

Ahalik eta lehenen eskerrik asko parte hartzeagatik guztioi; guztira 26 gurasolagun batu ginen.

Egun polita izan genuen eta hiritik mugitu ginen leku batetik bestera primeran, eguzkiloreen gimkhana egiteko. Guztiok gauza ezberdinak ikasi genituen turismo bulegokoei esker.

Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.



2016/01/25

Menoioko Sukaldaritza tailerra

Menoio, Aiarako herririk garaiena. Eguraldi paregabea eta Bolloa lagun. 21 partaide, euskara hutsean pizzak prestatu eta bazkaldu, herri inguruan jolasak, behiak, basurdeak... denetatik ikusteko aukera izan genuen.  Aiara Euskalduntzen!!!




2016/01/12


Aurreko Larunbatean Gurasolagun egitasmoaren baitan 20 lagun elkartu ginen Latiorron orientazio txangoa egiteko. Bukaeran txokolatada dastatzeko aukera izan genuen!
Posted by Aiaraldea Berbalagunak on Astelehena, 2016.eko Urtarrilak 11

2016/01/07

Sukaldaritza tailerra Amurrion!

Abenduaren 29an, Amurrioko Reforrean 28 lagun bildu ginen Pizzak eta Saltsak sukaldatzeko. Lehenik eta behin masak egin genituen eta produktuak bota pizzak labean sartu aurretik. Hauek egiten ziren bitartean Humussa eta Guakamole saltsak egin eta dastatu genituen. Oso gozo atera zen dana. Zorgarria izan zen 3 urteko umeak sukaldari gisa ikustea. Beste 20 lagun kanpoan gelditu zirenez, bigarren txanda bat egingo dugu Urtarrilean.







2016/01/05

Gimkhana familiarra

Gurasolagunok gimkhana familiarra egingo dugu, Urduñako turismo bulegoarekin batera. Urtarrilaren 23an, larunbata, goizeko 11:00etan izango da eta turismo bulegoan bertan elkartuko gara. 
Ekintza honetan parte hartzeko eta antolatzeko, aurretik izena ematea eskertuko zen, e-mail-en, whatsapp-en edo telefonoren bidez egin ahal da.
Eguraldiaren arabera data alda daiteke, aurrez abisatuko genuen.
Anima zaitezte parte hartzera!!!