2011/02/28

Eta zu, Euskalakaria zara?

17.Korrika Trebiñu-Donostia 2011ko apirilaren 7tik 17ra.

Dakizuen moduan, Korrika 17k euskalakariak elkartuko ditu Trebiñutik Donostiara. Pausoz pauso eta gelditu barik, milaka korrikalari euskalakarik elkarri pasatuko diote lekukoa, eskuz esku eta kilometroz kilometro. Baina aurrera egiteko, Korrikak herriaren eta herritar bakoitzaren babesa eta laguntza behar du.

Hori dela eta, hilabete honetan aurkezpenak egingo dugu. Hauek dira lekuak eta datak:

Urduñan, martxoaren 2an arratsaldeko 19:30ean Kultur etxean
Artziniegan, martxoaren 3an arratsaldeko 19:00etan Museoan
Amurrion, martxoaren 10ean arratsaldeko 19:00etan Kultur etxean
(Laudion jadanik egin dute aurkezpena, otsailaren 23an)

2011/02/23

Euskal-poteoa

Ostiral honetan, otsailak 25, Laudioko aek-ko ikasleek euskal-poteoa antolatu dute, dakizuenez guztiok gaude gonbidaturik. Beraz, animatuz gero, Arrañope tabernan geratuko gara arratsaldeko 7etan. Oso aukera ona da euskara praktikatzeko!

2011/02/22

Artziniegako alde zaharra


Dakizuenez, pasa den ostiralean, Berbalagunok Artziniegako alde zaharra bigitatu genuen.

Silviari eskerrak ematea gustatuko litzaiguke, bisita gidatua euskaraz egiteagatik.

Ikusi nahi baduzue herri zoragarri honetan atera genituen argazkiak, klikatu hemen.

2011/02/15

Artziniegako alde zaharra


Ostiral honetan, otsailaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Artziniegako alde zaharra ezagutzera joango gara.

Artziniegako gida batekin egingo dugu bisita hau. Dohainik izango da!

Monumento ugari duen erdi aroko alde zahar ikusgarri honen egitura eta historia euskaraz ezagutzeko eukera pare gabe hau ezin duzu galdu!

Animatzen bazara jarri gurekin harremanetan.

2011/02/11

Agate Deuna 2011


Pasa den ostiralean, otsailaren 4an, Urduñako Berbalagunok Agate Deuna bespera ospatu genuen. Gure makila hartu genuen eta plazara atera ginen.


Deialdia irekia eta herrikoia zenez, gurasoak seme-alabekin hurbildu ziren. Oso abeslari onak ez izan arren, kantaldia polit asko geratu zen.


Eskerrak Jose Luis Biguri hurbildu zela, ahots nahaste-borraste hori antolatzeko!


Hona hemen argazki gehiago.


2011/02/10

Euskara mihian 2010


Abenduaren 18an, Artziniegan, Euskara Mihian 2010 eguna ospatu zen. Jakin duzuenez, Aiaraldeko berbalagunok parte hartu genuen jaiegun honetan. Oso egun polita pasa genuen.


Argazkiak ikusteko sakatu hemen.