2011/12/22

OLENTZERO ARTZINIEGAN





18:00etan Olentzero Lastrako zubitik helduko da lehengo futbol zelaira. Kalejira egingo du herrian zehar eta 19:00etan Goiko Plazan gaztain erreak, gozokiak eta ardo gozoak denontzat. JENDEA BEHAR DA KALEJIRAN KANTATZEKO. Ostiralean 20:00etan geratu gara BERBALAGUNOK kantak banatzeko eta entsaio moduko bat egiteko. Animatu zaitezte!!!

2011/12/15

HITZALDIA EUSKARAZ EZTA???



Aiarako Kuadrillatik abenduaren 22rako, osteguna, 19:00etan, Artziniegako Museo Etnografikoan prestatu dugun Euskaraz ezta? saileko lehenengo hitzaldia: Koikili Lertxundi (Athletic-eko jokalaria) eta Maider Unda (borrokalari profesionala). Solasaldian Koikilik eta Maiderrek beren lanbide eta bizimoduan ere euskaraz aritzea posible dela erakutsiko digute, entzuleen galderei erantzungo diete eta, bukatzeko, autógrafo eta argazkien txanda izango da.

2011/12/13

AIARALDEA EUSKARAZ



Honekin batera abenduaren 17an, larunbata, Okondon ospatuko den AIARALDEA EUSKARAZ 2011-ren KARTELA. Zabaldu eta parte hartu Aiaraldeko toki-entitate eta hainbat elkarteren laguntzaz prestatu den jai-egun honetan. Gogoratu herri-bazkarian parte hartzeko epea abenduaren 15ean amaituko dela (plaza mugatuak).

2011/12/02

Euskararen nazioarteko eguna















Jakin duzuenez, abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu euskaldunok. Hori dela eta, hamaika ekintza antolatu dira Aiaraldean. Parte hartu zure herrian prestatu diren ekimenetan eta euskaraz bizi!!