2011/04/18

Laudioko sukaldaritza ikastaroa: txipiroiak ezti zaporean


Osagaiak:

1200gr. txipiroi txiki
2 tipula
ogi xigortua
gatza
8 goilarakada oliba olio
3 goilarakada kainaberako ezti
ardo zuria

Tipula txikitu eta oliba olioarekin su baxuan jarritako lapiko batera bota. Utzi tipula egiten ondo potxatu arte. Orduan, hartu txipiroiak eta emaiezu pasadatxo bat ogi xigortuan. Gatza apur bat bota, tipularen goxotasuna estaltzeko. Jarraian bota banan banan txipiroi guztiak lapikora. Utzi hor 15 minutuz su altuagoan. Ikusiko duzu denborarekin zelan txipiroiak ura galtzen hasten diren. Bota ardo zuri baso bat eta beste 15 minutu utzi. Orain botaiezu 3 goilarakada kainaberako ezti. Pixka bat nahastu eta mugitu lapikoa txipiroiak itsasi ez daitezen. Utzi horrela ondo eginak egon arte.

Gogoratu, aurreneko egunean eginda, hobeto gelditzen direla jateko.

2011/04/13

Urduñako euskararen astea




Apirilak 14: 18:30 Helduentzako euskarazko antzerki saioa "Bestela ondo...ezta? Kultur etxean. Apirilak 15: Korrika, goizeko 4:24an Barrerillatik sartuko da. 15:30 korrika txiki, txokolatada, jolasak, herri kirolak Apirilak 16: 12:30 Euskal ezkontza 13:30 Triki poteoa 15:00 Bertso herri bazkaria 10 € (Tiketak Marrazkin, Mugalden eta euskara zerbitzuan) 18:30 Romeria Erdizka Lauetan taldearekin. Apirilak 17: 9:00 Donostiara joateko autobusa (Korrika 17) 13:00 sagardotegi ibiltaria

2011/04/12

Artziniegan ostiralean jaia!


Apirilaren 15eko plana: Goizeko 7:30ean korrika 17 Artziniegatik pasako da. Ondoren txokolatada. Gauean, 20:00etan trikipoteoa, 21:30ean afaria eta 23:30an kontzertua. Asteazkena izango da azken eguna afarira joateko izena emateko Herriko Tabernan (20€)


Maitatu, ikasi, ari...euskalakari!

2011/04/11

Argazki galeria: Sagardotegia 2011


Pasa den martxoaren 19an sagardotegian egon ginen eskualdeko berbalagunok. Primeran pasa genuen eguna. Atera genituen argazkiak ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

2011/04/07

13. Gazte Eguna, Urduñan

Datorren larunbatean, apirilaren 9an, 13. Gazte Eguna ospatuko da Foru Plazan. Urduñako Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua prestatu dute. Gazteek, parte hartzera gonbidatu gaituzte Berbalagun guztioi.

2011/04/04

Korrika kulturala


Korrika badator!!


Korrika kulturala abian da. Asteazken honetan Laudioko Basalarrinan, arratsaldeko 7:30ean, Josu Iztuetak Yukon ibaiaren inguruko diaporama bat aurkeztuko digu.


Korrika, Laudiotik Dolumin Bariku gauean pasako denez, afari bat egingo da elizako arkupeetan. Prezioa 8 €. Tiketak dagoeneko salgai Arrañopen, Ilargin eta AEK-n.