2013/12/20

Argazki lehiaketaren irabazleak

Udazken honetan antolatu dugun argazki lehiaketaren irabazleak hauek dira:

1. Saria: Mirari Basterra: "Eskailerak Lekeition"
2. Saria: Aingeru Intxaurregi: "Gorbeialdea II"

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzun guztioi!



Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

2013/12/18

Amurrioko Kantu Pintxo Poteoaren argazkiak

Abenduaren 5ean, Amurrioko Berbalagunok AEKrekin batera, kantu-pintxo-poteoa antolatu zuten. Fita Fik musika eskolako kideek musika jarri zuten.

Giro aparta sortu zenez errepikatuko dugu ziur!

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen


2013/12/17

Triki-Poteo, Okondon

Gabonak ospatzeko, ostegun honetan, abenduak 19, Okondon kalera aterako gara gabonetako kantak abestera.

Geratu gara arratsaldeko 19:00etan Meson Tabernan motorrak berotzen hasteko.

Berbalagun guztiak eta nahi duena gerturatu daiteke.

Etorri, parte hartu eta hitz egin!


2013/12/10

Sukaldaritza ikastaroa: Enpanada



Hau da Laudioko Berbalagunok sukaldaritza ikastaroan prestatu zuten errezeta:

Osagaiak:

- 2 oinarri (Buitoni edo Eroski markakoak)
- 2 bularki
- Tipula
- Perretxikoak
- Piper berdea
- Gatza

Labea berotzen jarri 15 minutuz 200 gradutara. Labeak temperatura hartu bitartean, sartagin batean barazkia zatituta jarri, ez gorritu gehiegi, gero labean egingo baita. Ondoren, sartagin berean oilasko zati txikietan bota. Gatza gehitu.

Oinarri bat zabaldu leku lau batean eta gero sartaginean egindako barazkia eta oilaskoa oinarriaren gainean bota. Bigarren oinarriarekin estaliko dugu, ertzak ondo ixteko sardezka baten laguntzaz egingo dugu.

Labean sartu baino lehen, sardezka erabili zulotxo batzuk egiteko goiko oinarrian. Dena prest dagoenean labera sartu 10-15 min. inguru.

On egin!

Argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

2013/12/05

Kantu Pintxo Poteo, Amurrion

Gaur Amurrion Kantu Pintxo Poteo egingo dugu Fita Fik musika eskolako lagunekin.

Animatuko zarete? Arratsaldeko 7etan geratu gara euskaltegian entsegua egiteko eta 8etan Frontoi Tabernan kantatzen hasteko.

Etorri, parte hartu eta hitz egin!

2013/12/04

Zeberioko Berbalagunak!


Zeberion bi talde elkartzen dira:
Bat asteazken arratsaldean, 18:00etan, eta bestea ostiraletan 20:00etan.
 
Etorri, parte hartu eta hitz egin! 

2013/11/28

Euskararen egunak 2013, Urduñan



EUSKARAREN EGUNAK 2013

Azaroak 29, ostirala

15:00, hitzaldia: “Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera” Antiguako Andra Maria ikastetxean.
Hizlaria: Iñaki Eizmendi, gizarte-hezitzailea

17:30, bertso-antzerkia: “Galtxagorriei to, Inaxito!”, Trikuharri taldearen eskutik.
Kultur-etxean.

Azaroak 30, larunbata

13:00, poteo euskalduna plazatik abiatuta.

15:00, herri-bazkaria Mariaren Lagundian.
Txartelak salgai Euskara Zerbitzuan, Mugalden eta Marrazkin.
Prezioa: 8 €

Abenduak 2, astelehena

15:00, hitzaldia: “Euskara, eskola eta familia”
Herri-ikastetxean. Hizlaria: OSADI

17:30, ipuin-kontalaria: “Euskal Herriko kontuak”
Kultur-etxean

Abenduak 3, asteartea

17:00, Zurezko betiko jolasak plazan

2013/11/27

"Amaren eskuak" filma. Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan

Ostiral honetan, azaroak 29, arratsaldeko 19:00etan, Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan, Mireia Gabilondoren "Amaren eskuak" filma emango dute.

Filma hau Karmele Jaioren eleberrian oinarrituta dago.

Animatzen bazarete, Berbalagunok geratuak gara arratsaldeko 18:45ean eskolako sarreran.

2013/11/13

"Bilbora oinez" txangoa

Azaroaren 16an, Laudioko Santa Luzia menditik abiatuta Bilbora joango gara Pagasarritik. Ondoren, Bilbon pintxo eta pote batzuk hartuko ditugu indarrak berreskuratzeko eta buelta trenez egingo dugu.

Larunbatean, goizeko 8:30ean Zuentzat dendaren aurrean gelditu gara. Han ikusiko dugu zenbat auto igo behar ditugun. Eguraldiak uzten bagaitu...

2013/11/11

Sukaldaritza ikastaroa, Laudion

Hurrengo ostegunean, hilak 14, Laudion sukaldaritza ikastaroari hasiera emango zaio.

Hitzordua Laudioko Gastronomia Museoan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Sukaldariek jada pentsatuta daukate menua!!

2013/11/07

Aiaraldea.com webgunean berbalagun bati egindako elkarrizketa


AINHOA BARBARA (Amurrio, 1974) Amurrioko Berbalagun taldean aritzen da. Ikasturte hasierarekin berbalagun taldeak berpiztu dira eta ekimena nolakoa den azaldu Ainhoa partehartzailearen ikuspegitik.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu sakatu hemen

2013/11/05

Berbalagun Aurkezpena, Zeberion

Ostiral honetan, Azaroak 8, Zeberion egingo dugu 213-2014ko edizioaren aurkezpena.

Arratsaldeko 19:00etan Eskola Zaharrean.

Etorri, parte hartu eta hitz egin euskaraz!

2013/10/30

Udazkeneko argazki lehiaketa

Adi lagunok, jada uda atzean utzi dugu, baina seguru udazkenean zehar Euskal Herritik zein munduko beste bazter guztietatik ibiliko zaretenok argazki zoragarriak aterako dituzuela. Aukeratu zure gustukoenak eta bidal itzazu.

Hona hemen parte hartzeko argibideak:...
1- Argazkia gure postara (iratxe-m.g@aek.org) bidali.
2- Guk jasotako argazkiak facebook-era igoko ditugu.
3- Bi sari banatuko ditugu: Atsegin gehien lortzen duen argazkia eta epaile batek erabakiko den argazkia

Argazkiak bidaltzeko azken eguna: abenduaren 23

Animatu eta parte hartu!!

2013/10/28

2013-2014ko Berbalagun edizioarean aurkezpena, Okondon

Ostegun honetan, urriaren 31n, Okondon egingo dugu 2013-2014ko Berbalagun edizioaren aurkezpena. Arratsaldeko 19:30ean Okondoko kultura etxean.

Animatu eta parte hartu!

Gaur euskara praktikatu, bihar euskaraz bizi.

2013/10/18

Berbalagun aurkezpena, Urduñan


Urriaren 23an, Urduñan 2013-2014ko berbalagun edizioa aurkeztuko dugu.

Arratsaldeko 19:00etan Kultur etxean.

Etorri, parte hartu eta praktikatu!

2013/10/15

Berbalagun aurkezpena, Luiaondon

Ostiral honetan, Luiaondon, arratsaldeko 18:30an, Sozialean, 2013-2014ko berbalagun edizioaren aurkezpena egingo da.

Aurkezpenaren ostean luntxa egogo da.

Etorri eta parte hartu!

2013/09/24

Bertso Jai Agroekologikoa

Gure Hizkuntza, Gure Elikadura, Gure Mundua lelopean urriaren 5ean, Urduñan Bertso Jai Agroekologikoa ospatuko da Jon Maia eta Maialen Lujanbio bertsolari famatuekin.
 
Prezioa: 12 €
 
Tiketak salgai: Urduñako euskara zerbitzuan, Mugalden, Marrazki tabernan eta turismo bulegoan.
 
Erosi zure tiketa eta etorri! Renfe ordutegiak hemen

2013/07/05

Oporrak!

Dinamizatzaileok aprobetxatu nahi dugu ikasturtean zehar, Berbalagun egitasmoan, modu batean edo bestean, parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko.

Opor zoriontsuak opa dizkizuegu eta datorren ikasturtean berriro parte hartzen animatzen zaituztegu.

Ondo pasa oporretan!



2013/06/18

Berbodromoa, Orozkon

Orozkoko Udalak Berbodromoa antolatu du ekainaren 21erako eta bertaratzeko gonbidapena luzatu digu berbalagun guztioi.

Dinamikari dagokionez, mahai baten inguruan euskara ikasten ari den jendea euskara dakienarekin eseriko da gai baten inguruan euskaraz mintzatzeko.

Aukera polita da, anima zaitezte!!!

Ekainaren 21ean izango da, 19:00etan, Zubiaur plazan.

ONDO ETORRI!





2013/06/11

Sukaldaritza ikastaroa, Laudion

Ostegun honetan, ekainak 13, Laudioko Berbalagunok ikasturteko azken sukaldaritza ikastaroa egingo dugu. Animatzen bazara jarri gurekin harremanetan.

Geratu gara 19:30ean Laudioko Museo Gastronomikoan

2013/06/07

Pizza tailerra, argazkiak

Laudioko gurasolagunek pizza tailerrean egindako argazkiak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.


2013/06/04

Udako Berbalagunak

Berbalagun egitasmoak udan ere, euskara praktikatzeko aukera luzatu du. Izena emateko, jarri gurekin harremanetan.

2013/05/31

Tximeletak

Pasa den ostiralean, maiatzak 10, Luiaondoko Gurasolagunek eskulan tailer bat antolatu zuten tximeletak egiteko. Begiratu zer politak geratu ziren!

Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen

2013/05/29

Ispilu tailerra

Begiratu ze politak geratu ziren Laudioko Gurasolagunok tailerrean egindako ispiluak. Argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

2013/05/27

"Euskaraz bizi nahi dut" eguna, Amurrion

Larunbat honetan, ekainak 1, Amurrion ospatuko da "Euskaraz bizi nahi dut eguna". Hona hemen prestatu duten egitaraua:

2013/05/22

San Lorenzo Baseliza


Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, Luiaondoko Gurasolagunok txango polit bat prestatu dute San Lorenzoko Baselizara.

Animatzen bazara 16:30ean Luiaondoko Sozialean geratu dira.

2013/05/17

Euskal ezkontza 2013

Martxoaren 23an Urduñan, Berbalagunok euskal ezkontza ospatu genuen. Aurtengo senar-emazteak Aritz eta Izaskun izan dira.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

2013/05/07

Eskulanak Luiaondon


Gurasolagun agitasmoaren barruan, ostiral honetan, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan, Luiaondoko Sozialean tximeletak egiteko ikastaroa antolatu da.

Interesatuta bazaudete, jarri gurekin harremanetan.

Animatu!!

2013/05/02

Umeentzako pizza tailerra, Laudion


Datorren ostiralean, maiatzaren 3an, umeentzako pizza tailerra antolatuko da Laudion. Arratsaldeko 17:00ean Basalarrina elkarteko lokalean.
Interesaturik bazaudete izena eman behar duzue aldez aurretik. Jarri gurekin harremanetan!

2013/04/26

Araba Euskaraz 2013 bideoklipa

Ekainaren 16an Amurrion ospatuko den Araba Euskaraz jairako prestatu duten bideoklipa hau da:

2013/04/23

Txangoa Santa Luziatik Bilbora



Apirilaren 28an, igandea, txango polit bat egingo dugu Berbalagunok. Laudioko Santa Luzia menditik Bilboko Pagasarrira joango gara. Animatuko zara?

Santa Luziara autoz joango gara eta gero Bilbotik trenez bueltatuko gara


Geratuko gara goizeko 9:00etan Zuentzat-en



2013/04/16

Ekintzak, Laudion


Hauek dira aste honetan antolatu dituzten ekintzak Laudioko Berbalagunek eta Gurasolagunek:

Apirilaren 18an, osteguna
SUKALDARITZA IKASTAROA
19:30ean Museo Gastronomikoan

Apirilaren 19an, ostirala
ESKULANA ZINTZILIKATZEKO LIBRETAK
17:30ean Kultura Etxean



2013/04/11

Ispilu tailerra, Laudion


Laudioko Gurasolagunek, martxoaren 15ean Ispilu tailerra egin zuten.

Tailerran ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu hemen.

2013/04/08

Flashmoba, Urduñan

Hau da euskararen astean  Urduñan egin genuen Flashmoba.
Esne Beltza taldearen "Euskaraz Bizi Nahi Dut" abestiarekin eta Izaskun Del Cerrok prestatutako koreografiarekin.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

2013/03/22

Euskararen astea, Urduñan


Korrika 18. egun hauetan Aiaraldetik pasa denez, Urduñan aprobetxatu dute Euskararen Astea ospatzeko. Hau da prestatu duten egitaraua:
  • Martxoak 22
15:00etan Korrika txiki, ondoren Flash Moba "Euskaraz bizi nahi dut" abestiarekin
17:00etan Disko Festa DJ Xaiborekin
20:00etan Berbalagun pintxo-pote, plazatik abiatuta

  • Martxoak 23
12:00etan Euskal ezkontza, plazan
13:00etan Parrillada
18:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin

2013/03/20

Korrika kulturala. Ekintzak herriz herri


Amurrion: Martxoaren 22an, ostirala Julian Iantziren hitzaldia "euskara konkista dezagun" 19:00etan Antzokian

Laudion: Martxoaren 22an, ostirala "Pisukideak" antzezlana 19:00etan Lanbide Heziketa Ikastetxean.
Martxoaren 23an, Kiki Koko eta Moko Pailazoak, askaria eta eskulanak 17:30ean Gardean.

Urduñan: Martxoaren 21ean, osteguna Ipuin kontalaria 17:30ean kultur etxean

2013/03/19

Korrika txikiak, Aiaraldean


Hauek dira korrika txikiren egunak eta orduak:

Matxoaren 19an, Laudion,  15.30ean Milagrosa eskolatik hasita, ondoren Munduan Berbena
Martxoaren 22an, Amurrion, 15:00etan, ondoren txokolatada
Martxoaren 22an Urduñan, 15:00etan Foru Plazatik hasita, ondoren Flash moba, jolasak eta DJ Xaibor

Aiaraldean ere euskararen alde!!

2013/03/18

Korrika 18 Aiaraldean!


Korrika 18. Aiaraldera helduko da martxoaren 20an:
  • Urduñatik sartuko da goizeko 5:22an Barrerilla portutik.
  • Amurrion martxoaren 20an goizeko 6:56. Ondoren txokolatada
  • Aretatik martxoaren 22an goizeko 1:58an
  • Laudion martxoaren 22an goizeko 2:05ean. Aurreko arratsaldean Bertsobatukada, txitxiburduntzi herrikoia, saski baten sosketa
  • Okondon martxoaren 22an goizeko 3:15ean
Tipi-tapa tipi-tapa K O R R I K A!!

2013/03/14

Korrika kulturala


AIARAN:  
  • Martxoaren 15ean, ostirala, Laburbira, euskarazko 8 filma laburren proiekzioa. 19:30ean Arespalditzako Kultura Etxean
  •  Martxoaren 17an, igandea, Haur antzerkia "Herraldoi bihotzgabea" Askaria eta eskulan- tailerra -igandeak arratsaldeak familian- 3-10 urte bitartekoentzat. 17:00etan Lantenoko arte-eskolan
LAUDION:
  • Martxoaren 15ean, ostirala Ispiluak tailerra -gurasolagun- 17:30ean Kultura etxean
  • Martxoaren 17an, igandea Korrika Mendi Ibilbidea -Korrika Kultura-  8:00etan ibilbide luzea eta 9:00etan ibilbide labura, Ugarteko plazan.
  •  Martxoaren 17an, igandea Pilota partidak 10:30ean Lamuza Frontoian
                  

2013/03/12

Korrika Kulturala, Amurrion



Martxoaren 12an, asteartean
15:30ean Diaporama Maribel Irabien: "Hego Afrikan zehar".
Amurrioko Mateo Saratxaga aretoan (katekesia)

Martxoaren 13an, asteazkenean
10:00etan Diaporama Koldo Urkixo: "Euskara eta bizikleta"
Amurrioko Mateo Saratxaga aretoan (katekesia)

Eman euskara elkarri!!

2013/03/11

Korrika 18ren aurkezpena, Urduñan


Martxoaren 12an, asteartean, Korrika 18ren aurkezpena, Urduñan. Arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxeko areto nagusian.

Korrika badator!

2013/03/07

Korrikaren aurkezpena eta antzezlana, Arespalditzan


Martxoaren 8an, Arespalditzan,  ekintzaz beterik dago arratsaldea:
19:30ean Ion Martinez eta Saioa Royoren euskarazko Ispilua antzezlana ikusteko aukera edukiko dugu. Antzezlanaren ondoren Korrika 18ren aurkezpen-ekitaldia, arratsaldeko 20:30ean.
Ekintzak Udaletxeko aretoan izango dira.

2013/03/05

Berbalagun programa berriak!

Aiaraldeko Berbalagunak, sukaldaritza ikastaroan
Berbalagun egitasmoena etengabe hazten ari den fenomeno bat da. Oraingo honetan, Bizkaiko beste hiru herritan martxan jarriko da: Arakaldon, Arrankudiagan eta Zeberion. Aek-ko euskaltegiek udalekin lortutako hitzarmenei esker, hiru herri hauetan berbatalde berriak sortzeko kanpaina abiatuko dugu martxoan zehar.

Izena emateko, honako bide hauetatik egin daiteke:

Arakaldoko udaletxean
Arrankudiagako udaletxean
Arrankudiagako gizarte etxean
Zeberioko udaletxean
e-mailez: aiaraldea@aek.org
telefonoz: 607 673 744
online: Izen emate fitxa beteta

Praktikatu gurekin, izan berbalagun!

2013/03/01

Herri eta Harri


Korrika kulturalaren egitarauaren barruan, martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Laudioko Basalarrina euskal topagunean, Iñaki Perurenak hitzaldi bat eskainiko du.  Herri eta Harri lelopean. 

Non: Basalarrinan, Laudion
Noiz: Martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan

2013/02/26

Bertso-saioa, Korrika kulturala


Ostegun honetan, otsailaren 28an, Korrika kulturalaren barruan, Bertso-saioa antolatu da. Izar Mendiguren, Ruben Sanchez, Ainhoa Comas eta Paula Amilburu bertsolariekin.

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Laudioko Arrañope tabernan.





2013/02/21

Euskaraz bizi nahi dut, koreografia


"Euskaraz bizi nahi dut" Esne Beltza taldearen abestiarekin, koreografia prestatuko dugu Urduñako Berbalagunok Korrika 18. Urduñatik pasa den egunean plazan dantzatzeko. Animatuko zara?

Hasiko gara prestatzen ostegunero, arratsaldeko 8etan Lanbide Heziketako lokalean.

Zure zain gaude!