Abestea gogoko baduzue Kantu-kantari aritzeko aukera izngo duzue Laudion herritarrek osatutako kantu talde bati esker. Hauek, Basalarrina euskal topagunean elkartzen dira hilearen bigarren eta azken astearteetan, arratsaldeko 20:00etan. Interesatuta baldin bazaudete gaur bertan frogatzeko aukera izango duzue!
2008/02/26
2008/02/20
Txirrindularitza museoa
Kaixo berbalagunok! Larunbat honetan, otsailak 23, aiaraldeko berbalagun guztiak berriro ere elkartzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan Amurrioko txirrindularitza museoa bisitatzea proposatzen dizuegu. Bisita Iñaki Isasi txirrindulari ospetsuak gidatuko du. Guztiok elkarrekin joan gaitezen arratsaldeko 16:45ean Amurrioko kioskoan geratu gara. Larunbat honetan guztiok Amurriora!!
2008/02/13
Berbalagun taldeak
Pasadan astean Laudioko berbalagun talde bat aurkeztu baldin banizuen, hona hemen beste talde bat. Berbalagun kuadrila hau astearteetan arratsaldeko 19:00etan biltzen da. Ikusten duzuenez mutilak baino ez daude, ia neskaren bat animatzen den eta taldea osatu dezakegun. Pagatza tabernan elkartzen dira eta hor aritzen dira euskaraz jo ta ke!
Euskal Herriko dantza ikastaroa
Kaixo berbalagunok! Euskal Herriko dantzak ikasi nahi baldin badituzue orain da zuen momentua. Berbalagunek aukera ezinhobea eskeintzen dizue asteartero arratsaldeko 20:00etan "Las Profes"-en (Urduñan). Klaseak ordu betekoak izango dira eta Iratxe arituko da irakasle lanetan. Orain duzue ikasteko eta praktikatzeko aukera, aprobetxatu!
2008/02/08
Sanblasak
Laudion Sanblas azoka ospatuko dugu larunbat honetan, otsailak 9. Baserri-lanabes eta eskulan-gintzaren erakusketa eta salmenta, euskal dantzak, herri kirolak... izango ditugu. Ez da faltako ohikoa den txerriaren erakusketa eta bere pisua asmatzeko lehiaketa. Anima zaitezte eta Laudiora hurbildu! Ondo pasa berbalagunok!
2008/02/07
Berbalagun taldeak
2008/02/06
Ageda Deuna Urduñan
Hauek dira Urduñan Agate Deuna ospatu genuenean egin genituen argazkiak. Ikusten duzuenez ume ugari animatu ziren, giroa oso polita izan zen nahiz eta haizeak oso gogor jo. Ia datorren urtean ere animatzen zareten!!
Subscribe to:
Posts (Atom)