2008/02/20

Txirrindularitza museoa

Kaixo berbalagunok! Larunbat honetan, otsailak 23, aiaraldeko berbalagun guztiak berriro ere elkartzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan Amurrioko txirrindularitza museoa bisitatzea proposatzen dizuegu. Bisita Iñaki Isasi txirrindulari ospetsuak gidatuko du. Guztiok elkarrekin joan gaitezen arratsaldeko 16:45ean Amurrioko kioskoan geratu gara. Larunbat honetan guztiok Amurriora!!

No comments: