2019/01/21

Helduentzako orientazio ikastaroa

Mendiko Lagunak -taldearekin elkarlanean, hurrengo otsailaren 1 eta 3an orientazio ikastaroa antolatu dugu. Saio teorikoa ostiralean izango da mendi taldearen egoitzan eta igandean saio praktikoa, erabakitzeke.

Ez galdu aukera, doakoa da eta mendian lasai ibiltzeko oinarrizko arauak ikasiko ditugu.

Izena emateko Mendiko Lagunaken edo behean agertzen diren aukeren bitartez.