2010/05/31

Artziniegako museoa


Ekainaren 4an, arratsaldeko 18:30etan, Artziniegako museo etnografikoa bisitatuko dugu. Sarrera dohanik izango da. Animatzen bazarete, jarri harremanetan gurekin. Ez galdu aukera hau!

2010/05/21

Udan ere, praktikatu gurekin


Aurten ere, udako eskaintzaren barruan, AEK-k praktikatzeko barnetegi ibiltariak antolatu ditu. Oinez eta bizikletaz. Informazio gehiago hemen.

2010/05/18

Mintza eguna, aurten, Arrasaten

Datorren ekainaren 6an, Arrasaten, Mintza eguna ospatuko dugu. Ondo pasatzeko, euskaraz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aukera ezin hobea dugu egun hau. Hemen duzue egitaragua:

11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan
12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik
13:30etan Kalejira
14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 €)
15:30etan Sari banaketa berezia
16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin

Animatzen bazarete jarri harremanetan gurekin maiatzaren 25etan baino lehen.





2010/05/10

Euskal ezkontza 2010




Dakizuenez, pasa den apirilaren 25ean, Urduñan, Berbalagunok, euskararen astean barne eta Urduñako udalaren laguntzaz, euskal ezkontza antolatu genuen. Primeran atera zen. Argazkiak ikusteko, sakatu hemen.