2013/03/22

Euskararen astea, Urduñan


Korrika 18. egun hauetan Aiaraldetik pasa denez, Urduñan aprobetxatu dute Euskararen Astea ospatzeko. Hau da prestatu duten egitaraua:
  • Martxoak 22
15:00etan Korrika txiki, ondoren Flash Moba "Euskaraz bizi nahi dut" abestiarekin
17:00etan Disko Festa DJ Xaiborekin
20:00etan Berbalagun pintxo-pote, plazatik abiatuta

  • Martxoak 23
12:00etan Euskal ezkontza, plazan
13:00etan Parrillada
18:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin

2013/03/20

Korrika kulturala. Ekintzak herriz herri


Amurrion: Martxoaren 22an, ostirala Julian Iantziren hitzaldia "euskara konkista dezagun" 19:00etan Antzokian

Laudion: Martxoaren 22an, ostirala "Pisukideak" antzezlana 19:00etan Lanbide Heziketa Ikastetxean.
Martxoaren 23an, Kiki Koko eta Moko Pailazoak, askaria eta eskulanak 17:30ean Gardean.

Urduñan: Martxoaren 21ean, osteguna Ipuin kontalaria 17:30ean kultur etxean

2013/03/19

Korrika txikiak, Aiaraldean


Hauek dira korrika txikiren egunak eta orduak:

Matxoaren 19an, Laudion,  15.30ean Milagrosa eskolatik hasita, ondoren Munduan Berbena
Martxoaren 22an, Amurrion, 15:00etan, ondoren txokolatada
Martxoaren 22an Urduñan, 15:00etan Foru Plazatik hasita, ondoren Flash moba, jolasak eta DJ Xaibor

Aiaraldean ere euskararen alde!!

2013/03/18

Korrika 18 Aiaraldean!


Korrika 18. Aiaraldera helduko da martxoaren 20an:
  • Urduñatik sartuko da goizeko 5:22an Barrerilla portutik.
  • Amurrion martxoaren 20an goizeko 6:56. Ondoren txokolatada
  • Aretatik martxoaren 22an goizeko 1:58an
  • Laudion martxoaren 22an goizeko 2:05ean. Aurreko arratsaldean Bertsobatukada, txitxiburduntzi herrikoia, saski baten sosketa
  • Okondon martxoaren 22an goizeko 3:15ean
Tipi-tapa tipi-tapa K O R R I K A!!

2013/03/14

Korrika kulturala


AIARAN:  
  • Martxoaren 15ean, ostirala, Laburbira, euskarazko 8 filma laburren proiekzioa. 19:30ean Arespalditzako Kultura Etxean
  •  Martxoaren 17an, igandea, Haur antzerkia "Herraldoi bihotzgabea" Askaria eta eskulan- tailerra -igandeak arratsaldeak familian- 3-10 urte bitartekoentzat. 17:00etan Lantenoko arte-eskolan
LAUDION:
  • Martxoaren 15ean, ostirala Ispiluak tailerra -gurasolagun- 17:30ean Kultura etxean
  • Martxoaren 17an, igandea Korrika Mendi Ibilbidea -Korrika Kultura-  8:00etan ibilbide luzea eta 9:00etan ibilbide labura, Ugarteko plazan.
  •  Martxoaren 17an, igandea Pilota partidak 10:30ean Lamuza Frontoian
                  

2013/03/12

Korrika Kulturala, Amurrion



Martxoaren 12an, asteartean
15:30ean Diaporama Maribel Irabien: "Hego Afrikan zehar".
Amurrioko Mateo Saratxaga aretoan (katekesia)

Martxoaren 13an, asteazkenean
10:00etan Diaporama Koldo Urkixo: "Euskara eta bizikleta"
Amurrioko Mateo Saratxaga aretoan (katekesia)

Eman euskara elkarri!!

2013/03/11

Korrika 18ren aurkezpena, Urduñan


Martxoaren 12an, asteartean, Korrika 18ren aurkezpena, Urduñan. Arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxeko areto nagusian.

Korrika badator!

2013/03/07

Korrikaren aurkezpena eta antzezlana, Arespalditzan


Martxoaren 8an, Arespalditzan,  ekintzaz beterik dago arratsaldea:
19:30ean Ion Martinez eta Saioa Royoren euskarazko Ispilua antzezlana ikusteko aukera edukiko dugu. Antzezlanaren ondoren Korrika 18ren aurkezpen-ekitaldia, arratsaldeko 20:30ean.
Ekintzak Udaletxeko aretoan izango dira.

2013/03/05

Berbalagun programa berriak!

Aiaraldeko Berbalagunak, sukaldaritza ikastaroan
Berbalagun egitasmoena etengabe hazten ari den fenomeno bat da. Oraingo honetan, Bizkaiko beste hiru herritan martxan jarriko da: Arakaldon, Arrankudiagan eta Zeberion. Aek-ko euskaltegiek udalekin lortutako hitzarmenei esker, hiru herri hauetan berbatalde berriak sortzeko kanpaina abiatuko dugu martxoan zehar.

Izena emateko, honako bide hauetatik egin daiteke:

Arakaldoko udaletxean
Arrankudiagako udaletxean
Arrankudiagako gizarte etxean
Zeberioko udaletxean
e-mailez: aiaraldea@aek.org
telefonoz: 607 673 744
online: Izen emate fitxa beteta

Praktikatu gurekin, izan berbalagun!

2013/03/01

Herri eta Harri


Korrika kulturalaren egitarauaren barruan, martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Laudioko Basalarrina euskal topagunean, Iñaki Perurenak hitzaldi bat eskainiko du.  Herri eta Harri lelopean. 

Non: Basalarrinan, Laudion
Noiz: Martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan