2012/12/17

Mototsak egiteko ikastaroa, Urduñan


Astearte honetan, abenduak 18, ikastaroa interesgarri bat prestatu dugu! Zapiak buruan jartzeko eta mototsak egiteko ikastaro erraz bat. Ikasiko dugu nola jarri zapi polit bat buruan baserriko soinekoak janzten ditugunean.

Noiz: Abenduaren 18an, asteartea arratsaldeko 18:00etan, "Las Profes"en (Sarrera eskuineko aldetik)

2012/12/12

Gurasolagun aurkezpenak, Laudion eta Urduñan

Zer da GURASOlagun? Umeak eta gurasoak elkarrekin euskaraz aritzeko tartea eta imajinazioa elkarrekin lantzeko esparrua

Ostiral honetan, abenduak 14, Laudion eta Urduñan Gurasolagun egitasmoaren aurkezpenak egingo dira.

Aurkezpenean izena emateko eta parte hartzeko bideak azalduko dira.
Laudio: Arratsaldeko 18:00etan, Basalarrinan
Urduñan: Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian

Animatu eta hurbildu zaitez! Izan zaitez GURASOLAGUN!

2012/12/10

Trikipoteoa, Laudion

Hurrengo ostegunean, hilak 13, Laudioko Berbalagunok trikipoteoa egingo dugu trikitrixa eta pandero batzuen laguntzaz. Trikipoteoari hasiera emateko arratsaldeko zazpi eta erdietan FitaFik-ekoekin geldituta gaude Arrañope tabernan.

Anima zaitezte!!!