2010/04/23

aiaraldea.com, Komunikazio Leihoa

Apirilaren 17an, aiaraldea.com komunikazio leihoa aurkeztu zen Amurrion. Aiaraldean jaio, lan eta bizi diren herritarren talde batek bultzatu du Aiaraldeko herritarrentzako informazio baliagarria biltzen duen euskara hutsezko interneteko atari hau. Informazio gehiago hemen.


2010/04/20

Sagardotegia



Pasa den larunbatean, apirilaren 17an, Aginaga sagardotegian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen. (Edo zuzenean blogaren eskuinaldean dagoen flikr.com lotura erabili)

2010/04/15

Euskal ezkontza Urduñan


Euskararen astea dela eta, Urduñan, apirilaren 25ean Euskal Ezkontza ospatuko dugu eguerdiko 13:00etan. Ezkontza eta gero denok elkarrekin bazkalduko dugu "Peña Labarca" txokoan. Bazkariaren tiketak salgai izango dituzue Euskara Zerbitzuan, Marrazki tabernan edo Mulgalden (15€). Edonork parte hartu dezake!


Arratsaldeko 17:30etan dantza saioa izango dugu Erdizka Lauetan taldearekin.