2013/12/23
2013/12/20
Argazki lehiaketaren irabazleak
Udazken honetan antolatu dugun argazki lehiaketaren irabazleak hauek dira:
1. Saria: Mirari Basterra: "Eskailerak Lekeition"
2. Saria: Aingeru Intxaurregi: "Gorbeialdea II"
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzun guztioi!
Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen
1. Saria: Mirari Basterra: "Eskailerak Lekeition"
2. Saria: Aingeru Intxaurregi: "Gorbeialdea II"
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzun guztioi!
Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen
2013/12/18
Amurrioko Kantu Pintxo Poteoaren argazkiak
Abenduaren 5ean, Amurrioko Berbalagunok AEKrekin batera, kantu-pintxo-poteoa antolatu zuten. Fita Fik musika eskolako kideek musika jarri zuten.
Giro aparta sortu zenez errepikatuko dugu ziur!
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen
Giro aparta sortu zenez errepikatuko dugu ziur!
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen
2013/12/17
Triki-Poteo, Okondon
Gabonak ospatzeko, ostegun honetan, abenduak 19, Okondon kalera aterako gara gabonetako kantak abestera.
Geratu gara arratsaldeko 19:00etan Meson Tabernan motorrak berotzen hasteko.
Berbalagun guztiak eta nahi duena gerturatu daiteke.
Etorri, parte hartu eta hitz egin!
2013/12/10
Sukaldaritza ikastaroa: Enpanada
Hau da Laudioko Berbalagunok sukaldaritza ikastaroan prestatu zuten errezeta:
Osagaiak:
- 2 oinarri (Buitoni edo Eroski markakoak)
- 2 bularki
- Tipula
- Perretxikoak
- Piper berdea
- Gatza
Labea berotzen jarri 15 minutuz 200 gradutara. Labeak temperatura hartu bitartean, sartagin batean barazkia zatituta jarri, ez gorritu gehiegi, gero labean egingo baita. Ondoren, sartagin berean oilasko zati txikietan bota. Gatza gehitu.
Oinarri bat zabaldu leku lau batean eta gero sartaginean egindako barazkia eta oilaskoa oinarriaren gainean bota. Bigarren oinarriarekin estaliko dugu, ertzak ondo ixteko sardezka baten laguntzaz egingo dugu.
Labean sartu baino lehen, sardezka erabili zulotxo batzuk egiteko goiko oinarrian. Dena prest dagoenean labera sartu 10-15 min. inguru.
On egin!
Argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu hemen
2013/12/05
Kantu Pintxo Poteo, Amurrion
Gaur Amurrion Kantu Pintxo Poteo egingo dugu Fita Fik musika eskolako lagunekin.
Animatuko zarete? Arratsaldeko 7etan geratu gara euskaltegian entsegua egiteko eta 8etan Frontoi Tabernan kantatzen hasteko.
Etorri, parte hartu eta hitz egin!
Animatuko zarete? Arratsaldeko 7etan geratu gara euskaltegian entsegua egiteko eta 8etan Frontoi Tabernan kantatzen hasteko.
Etorri, parte hartu eta hitz egin!
2013/12/04
Zeberioko Berbalagunak!
Zeberion bi talde elkartzen dira:
Bat asteazken arratsaldean, 18:00etan, eta bestea ostiraletan 20:00etan.
Etorri, parte hartu eta hitz egin!
Subscribe to:
Posts (Atom)