2016/05/27

Mendi irteera: Unginora

Datorren igandean, ekainaren 5ean Unginora joango gara. Urduñako Foru plazan geratuko gara 8:00etan. Autoz joango gara Añesera, ahalik eta gutxien eramateko kotxe antolaketa prestatuko dugu.
Bakoitzak bere bokata eta ura eraman behar izango du.

Anima zaitez!!!



2016/05/23

Amalur: gure txoko izkutuen magia

Maiatzaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, azkenengo unean bertan behera geratu zen gurasolagunen tailerra izango dugu: "Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia".

Urduñako garbi gunean batuko gara; handik joateko adostutako lekura.
Nahiz eta euri txaparrada izan, egiteko asmoa daukagu, horretarako eraman behar da: ur-botak, zira eta euritakoa.

Aldez aurretik, izena ematea eskertuko genizueke.



EUSKARAZ BIZI NAHI DUT EGUNA

Berbalagunok amurrioko euskaraz bizi nahi dut egunarekin bat egin genuen. Goizean goiz menditik korrika saioa amurrio trail taldearekin eta hori bukatuta, Txirrindula hartu eta Luiaondora joan ginen, bertan egur jolasak zain genituen eta.



bertso pintxo potea Laudion!


2016/05/16

Fuente el haya arroa

Askotan abentura edota leku ederren bila urrutira jotzen dugu. Zorionez Aiaraldeak aukera pilo eskeintzen ditu. adibidez, Arroa jeitsierak.Horretan eman genuen goiza Berbabenturako lagunak, rapelak urjauzietatik behera eginez, saltoka, igerian... disfrutatzen.


argazki gehiago facebooken. Aiaraldea Berbalagunak