2012/03/27

Puntatik Puntara, Artziniega Euskaraz bideokopla



Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean martxan jarri duten BideoKopla lehiaketarako bideoa da hau.

Artziniegako herriko arlo ezberdinetan euskaraz mintzo garela, o behintzat ahaleginetan gaudela, aldarrikatu nahi genuen 8 kopla hauen bitartez. Horretarako, herrian ditugun Ganzorrotz Mendizale taldea, Bizindar sokatira taldea, txirrindulariak, Museo entnografikoko neskak, Berbalagunak, gurasoak,... lagun izan ditugu Bertsolaritza ikastaroan sortu genituen koplak kamera aurrean kantatzeko. Eskerrik asko guzti horiei. Baita kameralari lana egin dutenei, bideoa montatu duen Oihaneri, eta, koplek itxura ta hitz ederragoak izaten lagundu digun Unairi.

Gustatuko zaizuelakoan, puntatik puntara, Artziniega euskaraz!

2012/03/20

GASTEIZKO IZOTZ PISTA

Gogoratzen zarete izotz pistaren ekintza bertan behera utzi behar izan genuela elurragatik ezinezkoa egin zelako Gasteizera joatea??? Azkenean, blogean jarri genuen moduan martxoaren 17ra pasatu genuen.

Argi dago patinatzea oso aktibitate polita dela. Horregatik, joan ginen 16 berbalagunak ordu eta erdi jarraian eman genuen patinatzen. Amaieran, oso nekatuta etxera joan arren poz-pozik atera ginen Gasteizetik.

Sinesten ez baduzue begiratu hurrengo helbidean atera genituen argazki guztiak!!!http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629262561814/show/

2012/03/12

Datorren martxoaren 25ean amaituko da Euskal Herriko Bertsozale elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egistasmoak elkarlanean antolatu duten bideo kopla txapelketara bideoa bidaltzeko epea.


Artziniegako berbalagunak aurten egin duten bertsolaritza ikastaroa aprobetxatuz hasi dira koplak prestatzen txapelketan parte hartzeko.


Espero dugu pronto bideoa hemen izatea ikusi ahal izateko!

2012/03/06

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatu ohi denez, honekin batera martxoaren 9an, ostirala, Arespalditzan (udaletxea, 19:30) programatu den gazte eta helduentzako euskarazko antzerkia.

Eta dohainik gainera!

Artziniegako berbalagunak han egongo dira!

2012/03/05



Elurra zela eta...ezinezkoa egin zen Gasteizera joatea. Horregatik, martxoaren 17ra atzeratu egin dugu izotz pistaren ekintza. Kartelan ikusten duzuen moduan, apuntatzeko azkenengo eguna martxoaren 12a, astelehena, izango da.

2012/03/01

Hauxe umeak eta gurasoak elkarrekin euskaraz aritzeko tartea eta imajinazioa elkarrekin lantzeko tailerra izango da.

Laudioko Gastronomi museoan elkartuko dira eta, umeen adina kontuan harturik, bi saiotan banatu dute tailerra: 6 urte baino gutxiago duten seme-alaben familiak eta 6 urtetik gorakoentzat (12 urte gehienez jota).

Beraz, animatu zaitez! Eta gozazazu euskaraz umeekin batera!

Beste irteera bat mendira daukagu martxoaren 11an......oraingo honetan Pagolarrera joatea proposatu du berbalagun talde batek. Goizeko 9etan herriko plazako elizpean geratu dira. Gutxienez ordu eta erdi igo eta beste horren beste jaisteko.


Haiekin igotzera gonbidatuta zaudete!