2012/12/17

Mototsak egiteko ikastaroa, Urduñan


Astearte honetan, abenduak 18, ikastaroa interesgarri bat prestatu dugu! Zapiak buruan jartzeko eta mototsak egiteko ikastaro erraz bat. Ikasiko dugu nola jarri zapi polit bat buruan baserriko soinekoak janzten ditugunean.

Noiz: Abenduaren 18an, asteartea arratsaldeko 18:00etan, "Las Profes"en (Sarrera eskuineko aldetik)

2012/12/12

Gurasolagun aurkezpenak, Laudion eta Urduñan

Zer da GURASOlagun? Umeak eta gurasoak elkarrekin euskaraz aritzeko tartea eta imajinazioa elkarrekin lantzeko esparrua

Ostiral honetan, abenduak 14, Laudion eta Urduñan Gurasolagun egitasmoaren aurkezpenak egingo dira.

Aurkezpenean izena emateko eta parte hartzeko bideak azalduko dira.
Laudio: Arratsaldeko 18:00etan, Basalarrinan
Urduñan: Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian

Animatu eta hurbildu zaitez! Izan zaitez GURASOLAGUN!

2012/12/10

Trikipoteoa, Laudion

Hurrengo ostegunean, hilak 13, Laudioko Berbalagunok trikipoteoa egingo dugu trikitrixa eta pandero batzuen laguntzaz. Trikipoteoari hasiera emateko arratsaldeko zazpi eta erdietan FitaFik-ekoekin geldituta gaude Arrañope tabernan.

Anima zaitezte!!!

2012/11/29

Euskararen eguna, Urduñan

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen denez, Urduñan hainbat ekintza antolatu dira:

Azaroak 29, osteguna: 17:00etan, Kultur etxean, Gurasoentzako hitzaldia: "Trucos para comunicarnos en euskera con nuestros hijos"

Azaroak 30, ostirala: 18:30ean, Alondegian, euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen aurkezpena.
20:00etan, Pintxopote euskalduna plazatik abiatuta.

Abenduak 2, igandea: 15:00etan Herri-bazkaria Mariaren Lagundian. Txatelak salgai Euskara Zerbitzuan, Lupardikan, Mugalden eta Marrazkin abenduaren 1era arte.
Prezioa: 8 €

Abenduak 3, astelehena: 17:00etan Liburutegian, ipuin-kontalaria "Euskal Mitologia"

2012/11/26

Euskararen erabileraren neurketa

Datorren ostiralean, azaroak 30, arratsaldeko 18:00ean Urduñan egindako euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen aurkezpena izango da. Aurkezpena Urduñako alondegian izango da Soziolinguistika Klusterraren eskutik.

2012/11/23

Euskaraz bizi nahi dut autobusa

Dakizuen bezala, abenduaren 1ean manifestazio bat egongo da Donostian euskararen alde ("euskaraz bizi nahi dut" lelopean). Bada, salgai daude euskaltegian busez joateko txartelak.

Laudio-Donostia autobusez
Irteera: Institutu aurretik 15:15ean
Itzulera: 20:00 Donostiatik irten
Txartelak salgai: Laudioko AEK-n, Laudioko Udal Euskaltegian eta Ilargi tabernan
Prezioa: 8 €
Txartelak erosteko azken eguna azaroak 29, osteguna.

2012/11/18

2012/11/07

Berbalagun aurkezpena Luiaondon

Azaroaren 8an, osteguna, arratsaldeko 18:0etan, Luiaondoko Sozialean, Berbalagun programaren aurkezpena egingo da.
Aurkezpenean izena emateko eta parte hartzeko bideak azalduko dituzte gure dinamizatzaileek, Angela eta Bego.
Oso inportatea da dagoeneko parte hartzen duzuenon bidez, jende berria erakartzea eta animatzea, horregatik animatu eta hurbildu zaitez!

2012/10/27



Zaraobe Digitalean argitaratutako albistea:
Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Berbalagun programa. Joan den ostiralean, Bego Jimenezek eta Angela Ricok, Laudioko AEK-ko ordezkari gisa, 2012-2013 ikasturterako Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak aurkeztu zituzten.
Berbalagunen kasuan, urte honetakoa seigarrena izango da Laudion. Denboraldi horretan laudioar asko aritu dira euskara praktikatzen eta gure hizkuntzaren munduan murgiltzen. Zehazki, 10 taldetik gora dira martxan Laudion, eta dagoeneko 50 lagun baino gehiagok talde hauetan parte hartzen dute astelehenetik ostiralera.
Gurasolagun - ARGAZKIA: http://aiaraldea.blogspot.com.es/
Bestalde, Berbalagun egitasmoaren barruan proposatutako ekintza esberdinen artean Gurasolagun aurkitzen da. Bigarren aldiz jarriko da abian Laudion, oraingoan Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeekin elkarlanean. Gurasolagun ekimenak, guraso zein seme-alaba euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste familia batzuekin harremanetan jartzea du helburu.

Berbalagun asmo handiko egitasmo hau eratorritako gastu guztiak bere gain hartuko ditu Laudio Udalak, Euskara Arloaren bitartez. Hots, erabiltzailearentzat doako zerbitzua dela.
Baina, horrez gain, laudioarrek ekimen honen xehetasunak ezagut dezaten, programa hau jakitera emateko, Udalak esku-orri baten etxez etxeko banaketa bat prestatu du.

2012/10/24

Aiarako Euskararen Asteburua 2012, urriak 26 eta 28


       URRIAK 26, OSTIRALA, LUIAONDON

o   19:30, PERKUSIO TRESNEN KONTZERTU DIDAKTIKOA
(“Hogeihatz Proiekt”, Iñaki Plaza (urduñarra) & Ion Garmendia (gipuzkoarra)
 Sozialeko aretoan. Egokia familia osoarentzat. Ordubete inguru.

o   21:30, KANTU-MOKADUA (zatoz pintxoak afaldu eta  euskal abestiak kantatzera Kale Danetan taldearen musikaz!), Luiaondoko Sozialean. Euskal Kantutegia banatuko da.

Prezioa: 6 euro / 50 leku / Txartelak  salgai Luiaondoko Sozialean (urriaren 25a arte, barne) eta Aiarako Udalean (urriaren 26ko goizeko 10ak arte)

2012/10/15

Biodibertsitatea, Urduñan

Elikadura burujabetzaren eta agrodibertsitatearen II. astean amaiera emateko, ostiral honetan, urriak 19, Urduñan, biodibertsitaren tailerra prestatu dute. Euskaraz izango denez, aukera paregabea izango da berbalagunontzat.

Sagarraren dastatzearen bidez, hemengo biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango dugu. Tailerra arratsaldeko 17:00ean izango Zaharra, 12 dendan eta dohainik izango da. Ordubateko iraunpena edukiko du.

Izena emateko azken eguna: Urriaren 18an. Animatu!!

2012/10/02

Aiaraldea Euskaraz eta Burbona mendira irteera


Datorren urriaren 6an Luiaondon ospatuko da "Aiaraldea Euskaraz" eguna.

Egun berezi hau aprobetxatuz, Laudioko Berbalagunok, jaia hazi baino lehen, Burbona mendira joatea proposatzen dugu. Amurrioko Antzokiren aurrean goizeko 9:30ean geratu gara. Txangoa amaitu eta gero, Luiondora abiatuko gara "Aiaraldea Euskaraz" eguna ospatzera.

Hau da programa:

11:00, Jaiaren hasiera: euskararen aldeko adierazpena. Musika giroketa Fi ta Fik Elkartearekin, frontoian. Puzgarriak goizez eta arratsaldez, frontoian.

11:30, Bertso-hamaiketakoa Aiaraldeko bertsolariekin, frontoian.
12:00, Potxin eta Patxin pailazoak “Txangoa”, frontoian.
13:00, Umeentzako tailerrak, frontoian, Aspaltza Elkartearekin. Triki-Bertso Poteoa Luiaondoko tabernatan, Fi ta Fik Elkartearekin eta Aiaraldeko bertsolariekin.
14:30, Herri-bazkaria, frontoian. Menua: paella, masailak, postrea, ardoa/ura, kafea. Prezioa: umeak (10 urte arte), 5 € / helduak (10 urtetik gora), 10 €. Leku-kopuru mugatua.
17:00-19:00, Dantza-Plaza emanaldia Oskizola Taldearekin, frontoian.

Leku-kopuru mugatua. Tiketak salgai, urriaren 3ra arte, segidako tokietan:
Laudio: Udaletxean (Euskara Zerbitzua)
Amurrio: Udaletxean, Kultur Etxean, AEK euskaltegian.
Aiara: Arespalditza (Udaletxean) / Luiaondo (Sozialean)
Artziniega: Udal Liburutegian.
Okondo: Lotxarai Okindegian.

Animatu eta parte hartu!


2012/09/20

Praktikatu gurekin! Izena emateko epea zabalik dago

Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago Berbalagun programan izena emateko epea.
Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, Gurasolagun programa.

Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! ARGIA eta BERRIA merkeago, eta beste hainbat abantaila.
 
Gurekin harremanetan jartzeko hauek dira bideak:
 
AEK euskaltegiak: 945 892 334/946 726 722
Aiara Kuadrillaren Euskara Zerbitzua: 945 399 122
Amurrioko Euskara Zerbitzua: 945 891 161
Urduñako Euskara Zerbitzua: 945 384 860
Laudioko Udal Euskaltegia: 946 722 838
 
aiaraldea@aek.org
aiaraldeko berbalagunak
 
 
 
   

2012/06/13

ARTZINIEGAKO BERBALAGUN TALDEA SAGARDOTEGIRA!!!


Hor dituzue Artziniegako berbalagun taldearen bi argazki. Argazki hauetan nabaritzen da nola pasatu zuten aurreko larunbatean, ekainak 9, Zornotzako Uxarte sagardotegian. Eta gainera bazkaria dohainik!!

2012/06/05

ARTZINIEGAKO BERBALAGUN TALDEA SAGARDOTEGIRA!!!

Gogoratzen zarete berbatalde edo mintzataldeen argazkiak bidaltzearen zozketaz???


Jakingo duzuen moduan Artziniegako berbalagunei tokatu zitzaien Amorebietako Uxarte sagardotegian bazkari bat dohainik.


Badakigu, Artziniegako berbalagun taldea osatzen duten 6 pertsona horiek ekainaren 9an elkartuko direla bazkaria egiteko.


Laster izango ditugu, orduan, bazkari horren argazkiak hemen!

2012/05/29

SALBURUAREN ARGAZKIAK

Gogoratzen zarete Salburua ezagutzeko aukera izan genuela?

Zazpi berbalagun hurbildu ziren Salburuara Arkaitz San Joseren eskuz bisita gidatua egiteko.

Hurrengo helbidean sakatzen baduzu argazki guztiak ikusteko aukera izango duzu!!!

http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629849427684/

2012/05/21

LAUDIOKO LAMUZA PARKEA

Laudioko Lamuza parkea ezagutu nahi duzu?

Maiatzaren 27an, igandea,Urkijo Markesen aspaldiko lorategia bisitatuko dugu, bertako hainbat zuhaitzetara hurbildu eta hauen bitxikeriren bat ere entzungo dugu.Parkeak zuhaitzen aberastasun eta ugaritasun handia du, beste batzuenartean zedroak, ezkiak, magnolioak edo izeiak aurki ditzakegu.

Goizeko11:00etan Skate park-en ondoan dagoen zubian elkartuko gara paseoarihasiera emateko.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: laudio_berba@aek.org edo 607.673.744.

GURASOLAGUN LAUDION!!!

ZER EGINGO DUZU OSTIRAL ARRATSALDEAN? LAUDIOKO SENITARTE EUSKALDUNENTZAKO PROPOSAMENA

Dakizun bezala, Berbalagun egitasmoaren barruan umeak dituzten familientzako GURASOLAGUN mikroplana daukagu.

Ostiral honetan (hilak 25; 17:30ean) ERROSKILLAK EGITEN IKASTEKO UMEENTZAKO TAILERRA. Laudioko Gastronomia Museoan.

UMEEK 6 URTE BETE GABE (txikiagoak) IZAN BEHAR DUTE. Ezinbestekoa izena ematea aldez aurretik.

Eta hurrengo ostiralean (ekainak 1) ekimen bera egingo da baina 18:00etan eta 6 URTETIK GORAKO UMEENTZAT.

Izena emateko (ezinbestekoa), Berbalagun egitasmoko koordinatzaileri deitu (Bego: 607 673 744).


MINTZAEGUNA SANTURTZIN!

Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatazren 21era arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

Animatu Santurtzira!

2012/05/17

ARTZINIEGAKO BERBALAGUNAK!!!



Bat baino gehiago ariko da oraindik ileetatik tiraka, sagardotegi garaia amaitu zaiolako eta ez delako sagardotegira joan. Ez kezkatu, oraindik badago aukerarik!
Bazkari bat daukagu berbalagun, mintzalagun, mintzakideen artean zozkatzeko. Bai , bai, ondo irakurri duzue, bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian.
Zozketan parte hartzeko egin beharko duzuena zera da: zuen berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko duzue praktikatuaek@gmail.com helbidera (talde bakoitzeko argazki bakarra).
Argazkiak jasotzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Jasotako argazki guztien artean bazkaria zozkatuko dugu. Kontuan izan bazkariak maiatzean izan behar duela.
Animo eta parte hartu!

Zozketa horretan parte hartzeko nahian bidali digute Artziniegako berbalagunak goian ikusten duzuen argazkia! Hori bai, irabaztekotan, falta diren berbalagunak bazkarian nahi dituzte!!!

MAIATZAREN 20an GURASOLAGUN IRTEERA!!!

Luiaondoko berbalagunek familian egiteko paseotxo bat proposatu digute. Igande honetan, maiatzak 20, San Lorenzo landetara joango gara,horretarako ez ahaztu hamaiketakoa eta umeeekin jolasteko soka, pilota edo palak.

Primeran pasako dugulakoan gonbitea luzatu nahi dizuegu, goizeko 11:00etan Luiaondoko Sozilaren aurrean dagoen parkean elkartuko gara.


Informazio gehiago: laudio_berba@aek.org edo 607.673.744.

2012/05/11

SALBURUA!!

Salburua hainbat urmaelek osatzen dute -Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak-, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Duela hainbat mende lehortu zuten, inguru hura soro bihurtzeko asmoz. Hala ere, 1994an hasitako lehengoratze lanek atzera eragin diote egoera horri, eta, gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat, Batasunaren garrantzizko lekua Europako Natura 2000 sarean eta Ramsarreko nazioarteko garrantzia duen hezegunea baita.


Parkean barrena ibiltzeko, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak erabil ditzakegu. Ataria interpretazio zentroari eta hegaztien bi behatokiei esker, hango aberastasun naturala ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izango dugu.




MAIATZAREN 19AN GOIZEKO HAMARRETAN BISITA GIDATUA SALBURUAN!!!
IZENA EMATEKO 661082483 TELEFONO ZENBAKIAN EDO HURRENGO EMAILAN: sezquerro@hotmail.com

2012/05/04

GURASOLAGUN LAUDION

Maiatzaren 9an, asteazkena, ARRAÑO mendira joango gara aspaldiko bide batetik, Lamazu parkearen harresiaren ondotik doana. Arratsaldeko 5etan San Pedro elizpean geratu gara (Herriko plaza). Ideia gure seme-alabekin jolastea izango da: soka saltoan, pilotan, trukean... Pare bat pilota, soka eta klarionak guk eramango ditugu, beste ezer faltan botatzen baduzue zuek hartu iniziatiba.


Ah! Ez ahaztu askaria. Azken eguna izena emateko: maiatzaren 8a.


KONFIRMAZIOA BEHARREZKOA DA!!!

2012/04/18

ARTZINIEGAKO BERTSO SAIOA!

Hor duzue apirilaren 13an Artziniegako museoan egon zen bertso saioaren zati bat. Bideo horretan ikusten da zelan pasatu zuten ikustera joan zirenak. Nabarmentzekoa da nola gaijartzaileek egoera bereziak sustatzen zituzten bertolariek bertso barregarriak abesteko.

EUSKAL EZKONTZA URDUÑAN!!!!

Urduñako euskararen astea dela eta, apirilaren 21ean Euskal Ezkontza ospatuko dugu Foru Plazan, denok gonbidatuta zaudete!

Animatzen bazarete parte hartzera jakin ezazue goizeko 12:00etan "Las Profes" Institutuan geratu garela, edo nahiago baduzue 13:00etan plazan.


Eguerdian herri bazkaria (10 €) egongo da eta bazkal ondoren, erromeria denok dantzatzeko!

2012/04/17

ARTZINIEGAKO BERTSO SAIOA

Gogoratzen zarete Artziniegan apirilaren 13an egon zen bertso saioaz? Argazki horretan ikusi ahal dituzue etorri ziren 4 bertsolariak eta bi gaijartzaileak....baina argazki guztiak ikusi nahi badituzue sakatu hurrengo helbidean: http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629833553367/

2012/04/04

PAGOLARRERA MENDI IBILALDIA

Pasa den martxoaren 11n Pagolarrera (Laudio) igo ginen Laudioko berbalagun bat gidari lanak egiten. Goizeko 9etan abiatu ginen Laudioko San Pedroelizpetik, hasiera baten burumakur deialdia ez zelako izan espero genuen bezain arrakastatsua. Hala ere, animoek berehala gora egin zuten eguraldia lagun izan genuelako, aldapan gora fresko eta bertan egonda bero-bero patata tortila jateko. Dena den, guretzat esperientzia polita izan zen: inguruak ezagutu, euskaraz mintzatu, jendea ezagutu eta "bikini operazioa" abian jarri, horregatik hain zuzen, bigarren deialdia bat egingo dugu Laudioko Elorritxuganera igotzeko.

Argazki guztiak ikusi nahi badituzue hurrengo helbidean klikatu! http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629686470271/

2012/04/03

BERTSO SAIOA ARTZINIEGAN!!!



Hor duzue Artziniegan izango duten bertso jaialdia:

Bertso-saioa
Apirilak 13, ostirala
Artziniega
Museoan 19:30
Bertsolariak:
Unai Mendibil, Iñaki Cabeza, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren
Gai-jartzaileak:
Nekane Aginako, Oihane Rodriguez
Antolatzailea:
Arabako Bertsozale Elkartea



2012/03/27

Puntatik Puntara, Artziniega Euskaraz bideokopla



Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean martxan jarri duten BideoKopla lehiaketarako bideoa da hau.

Artziniegako herriko arlo ezberdinetan euskaraz mintzo garela, o behintzat ahaleginetan gaudela, aldarrikatu nahi genuen 8 kopla hauen bitartez. Horretarako, herrian ditugun Ganzorrotz Mendizale taldea, Bizindar sokatira taldea, txirrindulariak, Museo entnografikoko neskak, Berbalagunak, gurasoak,... lagun izan ditugu Bertsolaritza ikastaroan sortu genituen koplak kamera aurrean kantatzeko. Eskerrik asko guzti horiei. Baita kameralari lana egin dutenei, bideoa montatu duen Oihaneri, eta, koplek itxura ta hitz ederragoak izaten lagundu digun Unairi.

Gustatuko zaizuelakoan, puntatik puntara, Artziniega euskaraz!

2012/03/20

GASTEIZKO IZOTZ PISTA

Gogoratzen zarete izotz pistaren ekintza bertan behera utzi behar izan genuela elurragatik ezinezkoa egin zelako Gasteizera joatea??? Azkenean, blogean jarri genuen moduan martxoaren 17ra pasatu genuen.

Argi dago patinatzea oso aktibitate polita dela. Horregatik, joan ginen 16 berbalagunak ordu eta erdi jarraian eman genuen patinatzen. Amaieran, oso nekatuta etxera joan arren poz-pozik atera ginen Gasteizetik.

Sinesten ez baduzue begiratu hurrengo helbidean atera genituen argazki guztiak!!!http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629262561814/show/

2012/03/12

Datorren martxoaren 25ean amaituko da Euskal Herriko Bertsozale elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egistasmoak elkarlanean antolatu duten bideo kopla txapelketara bideoa bidaltzeko epea.


Artziniegako berbalagunak aurten egin duten bertsolaritza ikastaroa aprobetxatuz hasi dira koplak prestatzen txapelketan parte hartzeko.


Espero dugu pronto bideoa hemen izatea ikusi ahal izateko!

2012/03/06

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatu ohi denez, honekin batera martxoaren 9an, ostirala, Arespalditzan (udaletxea, 19:30) programatu den gazte eta helduentzako euskarazko antzerkia.

Eta dohainik gainera!

Artziniegako berbalagunak han egongo dira!

2012/03/05



Elurra zela eta...ezinezkoa egin zen Gasteizera joatea. Horregatik, martxoaren 17ra atzeratu egin dugu izotz pistaren ekintza. Kartelan ikusten duzuen moduan, apuntatzeko azkenengo eguna martxoaren 12a, astelehena, izango da.

2012/03/01

Hauxe umeak eta gurasoak elkarrekin euskaraz aritzeko tartea eta imajinazioa elkarrekin lantzeko tailerra izango da.

Laudioko Gastronomi museoan elkartuko dira eta, umeen adina kontuan harturik, bi saiotan banatu dute tailerra: 6 urte baino gutxiago duten seme-alaben familiak eta 6 urtetik gorakoentzat (12 urte gehienez jota).

Beraz, animatu zaitez! Eta gozazazu euskaraz umeekin batera!

Beste irteera bat mendira daukagu martxoaren 11an......oraingo honetan Pagolarrera joatea proposatu du berbalagun talde batek. Goizeko 9etan herriko plazako elizpean geratu dira. Gutxienez ordu eta erdi igo eta beste horren beste jaisteko.


Haiekin igotzera gonbidatuta zaudete!


2012/02/20

ARTZINIEGA MENDI IBILALDIA



Bertan daukagu Artziniega Mendi Ibilaldia 2012, "Yarri Memoriala". Aurreko urteetan lez, ibilaldiak ibilbide bi edukiko ditu, bata luzea (22 km, 8:30ean), Peñalba, Otsati eta Pico de la Cruz mendietatik igaroko dena, eta beste bat laburra (10 km, 10:00etan), Artumianara igo eta Soxogutira jaitsita luzearekin bat egingo duena. Amaitzean parrillada egongo da parte-hartzaileentzat.

Artziniegako berbalagunak, urtero bezala, irteera taldeka egiteko ideia daukate. Oso aukera ona izango da naturaz gozatzen duten bitartean euskaraz egiteko.


Parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!

HITZALDIA EUSKARAZ EZTA???

Hor duzue hurrengo egunean Arespalditzako udaletxe aretoan izango den hitzaldia!!!

2012/02/09

NATURMENDIOLA BASERRIA (OROZKO)

Otsailaren 25ean Orozkoko Naturmendioala baserrira joango gara. Bertan barazki pateak, fruituen zukuak, marmeladak eta menbriloak ere egiten dituzte. Prozesuaren zehaztasunak ezagutu eta jarraian Orozkoko produktuen (marmeladak, txorizoa, txakolina...) dastatzea eskainiko digute, gainera dena DOAN!!

2012/02/03

GURASOLAGUN

Gurasolagun egitasmoa Laudio mailan berritzailea dela esan dezakegu familiek bere osotasunean parte hartu ahal izango dutelako.

Familietan eta familien artean euskara sustatzea du helburu, modunaturalean sortzen ez diren harremanak martxan jartzea, harreman sareaosatuz, euskaldunduz. Zuzenduta dago euskaldunak diren familientzat baita euskaraz jakinda ereerabiltzen ez dutenentzat ere. Herrian euskararen presentzia handitzeanguztiok irabaziko dugu.

Pasa den urtarrilaren 27an lehenengo hitzordua izan genuen, Basalarrina elkartearen egoitzara bertaratu ziren 20 guraso eta 10 bat ume. Guztion artean hainbat ideia proposatu ziren, oso arratsalde emankorra izan zen: igerilekuan elkartzea, kultur etxean edo gastronomi museoan tailer ezberdinak egitea...

Hurrengo data ere adostu genuen, otsailaren 10ean Basalarrina elkartearen egoitzan elkartuko gara, umeeen adinak kontuan izanik 17:30ean seme-alabagazteenak dituzten familiak hurbilduko dira, jarraian, 18:30ean, 6 urtetik gorakoak.

Oraindik ere ateak irekita ditugu, beraz, beste familiaren bat animatuzgero etor dadila hurrengo ostiralean Basalarrina egoitzara.


Informazio gehiagorako: aek: 607.673.744 edo laudio_berba@aek.org Laudioko udalaren Euskara arloan: 94.403.48.90 edoeuskara@laudiokoudala.net

2012/01/26

AGATE DEUNA URDUÑAN

Otsailaren 3an Urduñako berbalagunak Agate Deuna ospatuko dute. Arratsaldeko 7etan foru plazan geratzea erabaki dute hantxe guztiok elkartzeko.

Etorri gurekin abestera!!! (Ez ahaztu bakoitzak bere makila eraman behar duela).


2012/01/23

GURASOLAGUN:EUSKARA PRAKTIKATU NAHI DUTEN FAMILIENTZAKO PLANA

Guztiok dakigu BERBALAGUN hitzaren atzetik euskara praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko espazio batzuk eraikitzen dituen ekintza konplexua dela.

Eta badago martxan, hainbat talderekin. Baina euskarak ez du muga ezagunik...

Guraso euskaldunak bazarete eta seme-alabekin eta zuena bezalako beste familiekin hainbat ekintzatan parte hartu nahi baduzue, hona duzue formatu berria: GURASOLAGUN (guraso berba-lagunak).

Familia plan ederra eta garai ekonomiko goibeletarako oso egokia: doakoa da.

Lehenengo kontaktua errazteko, planaren norabidea guztion artean adosteko eta balizko zalantzak egiteko, batzar bat egingo da, zu bertaratu zaitezen:

DATA: urtarrilak 27
ORDUA: 17:30
LEKUA: Basalarrina elkartearen egoitza (Azoka plaza)

Deialdi honetan seme-alabak ere gonbidatuta daude, begiraleren bat egongo da haiekin eta jolas-lantegitxo bat ere eskainiko zaie.

Dagoeneko Gurasolagun egitasmoak lehenengo urratsak eman ditu Laudion.>> Ia 30 gurasok eman dute izena seme-alabekin batera euskara praktikatzeko; aukera paregabea dugu lapikoen artean, mendi irteeretan edo esku lanak egiten guraso eta seme-alaben arteko erabilera guneak irabazteko.
Zuk ere izena eman nahi baduzu edo informazio gehiagorako: (-Laudioko AEK 607685744 - laudio_berba@aek.org).

2012/01/10

LAPIKOEN ARTEAN EUSKARA PRAKTIKATU LUIAONDON!

Aurreko abenduan hasitako sukaldaritza ikastaroak hurrengo saioa dauka prest: urtarrilaren 19an Luiaondon elkartuko gara bertako Berbalagunak.



Ikastaroak euskara praktikatzeko aukera ematen digu guk geuk sukaldarilanak egiten ditugulako.

Errezeta berriak ikasi eta euskaraz aritu prezioezin hobean: DOHAINIK!!


Informazio gehiago:
-Laudioko AEK (607685744)


- Aiarako Euskara Zerbitzua (677566245)
cayala.alberto@ayto.alava.net

- Abenduko errezeta ikusi ahal duzue ondorengo argazkian. On egin!














DANTZA IKASTAROA LAUDION





Hain eskatua izan den euskal dantza ikastaroa abian jarriko da Laudion.Urtarrilaren 16an hasita astelehenero elkartu nahi dugu Basalarrinaegoitzan arratsaldeko 7etatik aurrera. Oinarrizko pausuak ikasi nahiditugu uda honetan dantza plaza guztietan parte hartu ahal izateko.


Gainera krisiaren kontrako salneurrian: DOAN!!
Zu ere animatuta bazaude izena eman!

2012/01/09

BERTSOLARI IZAN NAHI AL DUZU?

Laudioko Euskara arlotik jasotako mezu interesgarria bat:

2012 urtean BERTSOLARI bihurtu nahi?

Ezaguna da urteberri egunerako erreserbatzen ditugula gure egitasmogogokoenak... Eta urte berrian, amaitzen ari den urtean izan ez garena izannahi dugula. Hau nahastea... Baina, kontuak kontu, hona hemen galderazuzena:

BERTSOLARI IZAN NAHI AL DUZU?

= 10-14 urte bitartekoa bazara eta astean ordubete (ostiraletan, 17:00-18:00ordutegian) baduzu edota

= 16 urtetik gorakoa bazara eta astean ordubete eta erdi (astearteetan,17:30-19:00 ordutegian) baduzu...

Galdetu Euskara Arloan (euskara@laudiokoudala.net // 944 034 890) eta zureamets hori egia bihurtzeko bidea erakutsiko dizugu. Doan, gainera. Bainakontuz: lekuak mugatuta daude.

A! Antolatzailea ez da edonolakoa: ArabakoBertsozale Elkartea!!