2012/01/23

GURASOLAGUN:EUSKARA PRAKTIKATU NAHI DUTEN FAMILIENTZAKO PLANA

Guztiok dakigu BERBALAGUN hitzaren atzetik euskara praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko espazio batzuk eraikitzen dituen ekintza konplexua dela.

Eta badago martxan, hainbat talderekin. Baina euskarak ez du muga ezagunik...

Guraso euskaldunak bazarete eta seme-alabekin eta zuena bezalako beste familiekin hainbat ekintzatan parte hartu nahi baduzue, hona duzue formatu berria: GURASOLAGUN (guraso berba-lagunak).

Familia plan ederra eta garai ekonomiko goibeletarako oso egokia: doakoa da.

Lehenengo kontaktua errazteko, planaren norabidea guztion artean adosteko eta balizko zalantzak egiteko, batzar bat egingo da, zu bertaratu zaitezen:

DATA: urtarrilak 27
ORDUA: 17:30
LEKUA: Basalarrina elkartearen egoitza (Azoka plaza)

Deialdi honetan seme-alabak ere gonbidatuta daude, begiraleren bat egongo da haiekin eta jolas-lantegitxo bat ere eskainiko zaie.

Dagoeneko Gurasolagun egitasmoak lehenengo urratsak eman ditu Laudion.>> Ia 30 gurasok eman dute izena seme-alabekin batera euskara praktikatzeko; aukera paregabea dugu lapikoen artean, mendi irteeretan edo esku lanak egiten guraso eta seme-alaben arteko erabilera guneak irabazteko.
Zuk ere izena eman nahi baduzu edo informazio gehiagorako: (-Laudioko AEK 607685744 - laudio_berba@aek.org).

No comments: