2011/02/11

Agate Deuna 2011


Pasa den ostiralean, otsailaren 4an, Urduñako Berbalagunok Agate Deuna bespera ospatu genuen. Gure makila hartu genuen eta plazara atera ginen.


Deialdia irekia eta herrikoia zenez, gurasoak seme-alabekin hurbildu ziren. Oso abeslari onak ez izan arren, kantaldia polit asko geratu zen.


Eskerrak Jose Luis Biguri hurbildu zela, ahots nahaste-borraste hori antolatzeko!


Hona hemen argazki gehiago.


No comments: