Ikasturteari amaiera emateko iaz bezala,
Aiaraldeko berbalagunak elkarrekin bazkaldu genuen. Delikan dagoen "El infierno" tabernan bildu ginen eta indaba goxo-goxoak jan genituen. Bertara hurbildu ginenok primeran pasa genuen indabak jaten eta bazkal osteko kantuetan parte hartzen.
Berbalagunen argazkiarekin datorren ikasturte arte agurtzen zaituztegu! Uda on bat pasa!!!!!!!!
No comments:
Post a Comment