Ikasturteari behar bezala agur esateko Okondoko Aretxarro kobazulora eta Mareazulo arroilara irteera proposatzen dizuegu.
Ekainaren 17an izango da, asteazkena, 17:00etan, Lanbide Heziketako aparkalekuan (Laudion) geldituko gara autoz joateko (autoak momentuan bertan atonduko ditugu jende kopuruaren arabera). Arazorik balego ordutegiarekin, esan eta moldatuko gara.
Ugalde auzotik, ordu laurden pasotxoko ibilaldiaren ostean, kobara sartuko gara. Leizea txikia izanik, leku batzuetan arrastaka eta belauniko ibili beharko dugu (beldurrik ez izan, gida bikaina daramagu eta). Zikintzeko arropa eta kopeta argiak eramatearekin nahiko. Bokata eta ura aukeran.
Ekintza irekia da eta nahi duen oro etor daiteke, zabaldu mezua, mesedez.
Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!!!
No comments:
Post a Comment