Aurtengo plangintza
egiteko inkesta bat zabaldu genuen. Uste baino partaidetza handiagoa
egon zen. Eta hauek izan dira emaitzak:
%100ak berbalagun
egitasmoa ezagutzen zuen eta bazekien astero elkartzen diren taldeak
badirela. Zer egitea gustatuko litzaiekeen galdetu diegunean,
erantzunak erabat banatuak izan dira. Herenak Kultural ekintzak nahi
zituen, beste heren bat kiroletakoak eta beste herenak ikastaroak
Zehazki galdetu
diegunean, euskal dantzak, berbabentura talde berria, patinen
ikastaroa eta hitzaldiak (inguruko euskaldun ospetsuenak) aipatu
dituzte.
Zer erakusteko
prest zaude??? hau galdetzean, bizikleta txangoak, euskal kantak,
eskulanak, patxaran/likore katak eta egiteko ikastaroak proposatu
dituzte besteak beste.
Ia 5tik lauk
larunbatetan egitea nahiago luke.
Emaitza hauek
kontuan harturik, plangintzarekin hasiko gara. Astebururako agenda
osatuta izango dugu
No comments:
Post a Comment