Umeak gozoki-zaleak izaten direla argi dugu. Baina gurasoek ere gominolak maite dituztela ezin da ukatu. Beraz, zer hobe etxean egindako gominolak egiten ikastea baino?
Urduñako gurasolagunek tailerra antolatu
dute gominolak egiten ikasteko eta gurasolagun egitasmoaren aurtengo
antolaketa zehazteko.
Animatzen zarete? Badakigu batzuk oso lanpetuta
ibili ohi zaretela, eta horregatik bi egunetan egingo dugu
tailerra: larunbatean (abenduak 16) eta asteazkenean
(abenduak 20). Ez duzue aitzakiarik! Eman izen eta gozatu gozoa
euskaraz!
ZER: Gominola tailerra
NOIZ: abenduak 16 larunbata eta abenduak
20 asteazkena
NON: Urduñako alondegiko sukaldean
ORDUA: larunbatean goizeko 11:30ean;
asteazkenean arratsaldeko 17:30ean
ANIMATU ETA EMAN IZENA!!
No comments:
Post a Comment