2008/01/29

Berbalagun irteera

Hona hemen Artziniagako museo etnografikoan elkartu ginen berbalagunak! Museoa bisitatzeaz gain aiaraldeko berbalagunak elkar ezagutu genuen eta primeran pasa genuen. Antolatzen dugun hurrengo irteera batean berriro ere guztiok elkartzea espero dut. Ondo segi!!

2008/01/22

Museo etnografikoa

Kaixo berbalagunok!! Ostiral honetan aiaraldeko berbalagun guztiok biltzeko eta elkar ezagutzeko aukera izango dugu Artziniegako Museo etnografikora antolatu dugun bisita honetan. Suposatzen dut denok jakinaren gainean egongo zaretela baina horrela ez bada jakin hitzordua ostiralean, urtarrilak 25, arratsaldeko 19:00etan Artziniegako museo etnografikoan izango dela. Aiaraldeko herri guztietako berbalagunak hor ikustea espero dut. Bisita doan izango da. Anima zaitezte!

2008/01/18

Bertso saioa

Berbalagunen artean bertsozalerik baldin badago adi!
Igande honetan, urtarrilak 20, bertso saio bat izango duzu Amurrioko San Anton plazan goizeko 12:15ean. Bertan Asier Otamendi eta Juan Mari Juaristi izango dituzu bertsotan.

Igor Arzuagaren kontzertua

Igor Arzuagaren margolanak aste osoan zehar ikusgai izateaz gain, gaur gauean bere musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Kontzertua gaueko 21:00etan Amurrioko Alanbike Kafe Antzokian izango da.

2008/01/16

Margoketa erakusketa

Aste honetan zehar Igor Arzuagaren margolanak ezagutzeko aukera izango duzue. Amimatuz gero, margoketa erakusketa urtarrilaren 14tik 18ra iraungo du eta Amurrioko Alanbike Kafe Antzokian izango duzue ikusgai.