2008/03/12

Dolumin Barikua

Badator Laudioko Dolumin Barikua eskualdeko ganadu feriarik ezagunena. Martxoaren 14an izango da, aste santuaren aurreko ostiral edo barikuan ospatu ohi delako. Kaleko baserritar giroak, gaur egun erdi ahaztua dugun Laudio jatorrera hurbilduko gaitu. Euskal musika, alaitasuna, poteo zorabiagarria eta... euskara bera denon ahotan. Ez zara animatzen? Esan eta elkarrekin joango gara!!!

2008/03/11

Liburu azoka

Aste honetan zehar, bihartik hasita, Amurrioko liburu azoka bisitatzeko aukera izango duzue. Martxoaren 12tik 16ra iraungo du eta Amurrioko Juan Urrutia plazan izango duzue ikusgai. Liburuen mundua gustoko baduzue Amurriotik pasatu eta liburu guzti horien artean aukeratu!

2008/03/07

Sagardotegia

Kaixo berbalagunok!
Urtero antolatzen dugun irteerarik gustokoena heldu da. Datorren ostiralean, martxoak 14, berbalagun guztiok Markinako sagardotegira goaz. Autobusa arratsaldeko 20:00etan Laudiotik irtengo da eta buelta goizeko 2:00etan izango da. Oraindo izena eman ez duzula? Zeren zain zaude ba? Gurekin harremanetan jarri eta izena eman!!! Martxoaren 14an denok Markinara!!!

2008/03/05

Txirrindularitza museoa

Pasa den otsailaren 23an Amurrioko txirrindularitza museoa bisitatzeko antolatu genuen irteeraren argazkia duzue hau. Ikusten duzuenez Iñaki Isasi txirrindulari famatuak bisita honetan lagundu gintuen. Ea hurrengorako berbalagun gehiago animatzen zareten eta guztiok elkar ezagutzeko aukera dugun.

2008/03/03

Berbalagun taldeak

Kaixo lagunok! Argazkian ikusten dituzuen emakume jator hauek Laudioko berbalagun talde bat osatzen dute. Asteartero arratsaldeko 19:00etan Arrañope tabernan berba eta berba aritzen dira. Zuk ere euskaraz hitz egin nahi baduzu eta ez daukazu norekin, hemen duzu aukera ezinhobea!!