2011/06/14

Sukaldaritza ikastaroak: Apirileko errezetak


Laudioko Berbalagunok, apirilean, sukaldaritza ikastaroan errezeta hauek prestatu ditugu:


Oso errezeta errazak eta goxoak!

2011/06/09

Barnetegi ibiltaria





Urtero bezala, AEK-k bere udako eskaintzaren barruan, barnetegi ibiltariak ditugu, oinez eta bizikletaz. Hauetan ez dago eskola ordurik, mintzapraktikara bideratuta daudelako. Datak: Uztailaren 2tik uztailaren 17ra.



Informazio gehiago: http://www.ibiltaria.aek.org/

2011/06/03

Jostun ikastaroa: Argazki galeria



Dakizuenez, Laudioko Berbalagunok jostun ikastaroa egin dugu ikasturte honetan. Benetan interesgarria izan da eta asko ikasi dugu. Atera genituen argazkiak ikusi nahi baduzue, klikatu hemen

2011/06/01

Barraskilo ekologikoen granja



Ekainaren 11n, Barraskibide, barraskilo ekologikoen granja, bisitatzera joango gara. Bisita eguerdiko 12:00etan izango da. Granja hau Lendoño Goikoan dagoenez autoz joan behar dugu, horregatik taldeak antolatu behar ditugu auto gehiegi ez eramateko. Bisita dohainik izango da. Izena emateko, jarri gurekin harremanetan ekainaren 9an baino lehen.

2011/05/27

Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut



"Amurrion euskaraz bizi nahi dut" eguna ospatuko da bihar, maiatzaren 28an. Hona hemen egunean zehar egongo diren ekintzak:


09:00etan: Amurrioko herriko plazatik mendi irteera (naturbidea)

11:30-13:30 Aspaltzaren tailerrak, hankapalu tailerra eta antzinako jokoak

13:30ean Arabako Txakolinaren dastaketa

14:30ean Herri bazkaria, txartelak 7 € (Kultur etxean eta AEKn). Sagardo kupela eta bertso-adarjotzea (Unai Mendibil eta Serapio Lopezen eskutik) euskal kantak eta elkartasun enkantea.

17:00-18:30 Mus txapelketa euskaraz

18:00-19:00 Pilota partidak.

19:00-20:00 Dantza plaza Karrakan-Trakatanen eskutik