2012/10/24

Aiarako Euskararen Asteburua 2012, urriak 26 eta 28


       URRIAK 26, OSTIRALA, LUIAONDON

o   19:30, PERKUSIO TRESNEN KONTZERTU DIDAKTIKOA
(“Hogeihatz Proiekt”, Iñaki Plaza (urduñarra) & Ion Garmendia (gipuzkoarra)
 Sozialeko aretoan. Egokia familia osoarentzat. Ordubete inguru.

o   21:30, KANTU-MOKADUA (zatoz pintxoak afaldu eta  euskal abestiak kantatzera Kale Danetan taldearen musikaz!), Luiaondoko Sozialean. Euskal Kantutegia banatuko da.

Prezioa: 6 euro / 50 leku / Txartelak  salgai Luiaondoko Sozialean (urriaren 25a arte, barne) eta Aiarako Udalean (urriaren 26ko goizeko 10ak arte)

2012/10/15

Biodibertsitatea, Urduñan

Elikadura burujabetzaren eta agrodibertsitatearen II. astean amaiera emateko, ostiral honetan, urriak 19, Urduñan, biodibertsitaren tailerra prestatu dute. Euskaraz izango denez, aukera paregabea izango da berbalagunontzat.

Sagarraren dastatzearen bidez, hemengo biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango dugu. Tailerra arratsaldeko 17:00ean izango Zaharra, 12 dendan eta dohainik izango da. Ordubateko iraunpena edukiko du.

Izena emateko azken eguna: Urriaren 18an. Animatu!!

2012/10/02

Aiaraldea Euskaraz eta Burbona mendira irteera


Datorren urriaren 6an Luiaondon ospatuko da "Aiaraldea Euskaraz" eguna.

Egun berezi hau aprobetxatuz, Laudioko Berbalagunok, jaia hazi baino lehen, Burbona mendira joatea proposatzen dugu. Amurrioko Antzokiren aurrean goizeko 9:30ean geratu gara. Txangoa amaitu eta gero, Luiondora abiatuko gara "Aiaraldea Euskaraz" eguna ospatzera.

Hau da programa:

11:00, Jaiaren hasiera: euskararen aldeko adierazpena. Musika giroketa Fi ta Fik Elkartearekin, frontoian. Puzgarriak goizez eta arratsaldez, frontoian.

11:30, Bertso-hamaiketakoa Aiaraldeko bertsolariekin, frontoian.
12:00, Potxin eta Patxin pailazoak “Txangoa”, frontoian.
13:00, Umeentzako tailerrak, frontoian, Aspaltza Elkartearekin. Triki-Bertso Poteoa Luiaondoko tabernatan, Fi ta Fik Elkartearekin eta Aiaraldeko bertsolariekin.
14:30, Herri-bazkaria, frontoian. Menua: paella, masailak, postrea, ardoa/ura, kafea. Prezioa: umeak (10 urte arte), 5 € / helduak (10 urtetik gora), 10 €. Leku-kopuru mugatua.
17:00-19:00, Dantza-Plaza emanaldia Oskizola Taldearekin, frontoian.

Leku-kopuru mugatua. Tiketak salgai, urriaren 3ra arte, segidako tokietan:
Laudio: Udaletxean (Euskara Zerbitzua)
Amurrio: Udaletxean, Kultur Etxean, AEK euskaltegian.
Aiara: Arespalditza (Udaletxean) / Luiaondo (Sozialean)
Artziniega: Udal Liburutegian.
Okondo: Lotxarai Okindegian.

Animatu eta parte hartu!


2012/09/20

Praktikatu gurekin! Izena emateko epea zabalik dago

Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago Berbalagun programan izena emateko epea.
Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, Gurasolagun programa.

Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! ARGIA eta BERRIA merkeago, eta beste hainbat abantaila.
 
Gurekin harremanetan jartzeko hauek dira bideak:
 
AEK euskaltegiak: 945 892 334/946 726 722
Aiara Kuadrillaren Euskara Zerbitzua: 945 399 122
Amurrioko Euskara Zerbitzua: 945 891 161
Urduñako Euskara Zerbitzua: 945 384 860
Laudioko Udal Euskaltegia: 946 722 838
 
aiaraldea@aek.org
aiaraldeko berbalagunak