2012/11/26
Euskararen erabileraren neurketa
Datorren ostiralean, azaroak 30, arratsaldeko 18:00ean Urduñan egindako euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen aurkezpena izango da. Aurkezpena Urduñako alondegian izango da Soziolinguistika Klusterraren eskutik.
2012/11/23
Euskaraz bizi nahi dut autobusa
Dakizuen bezala, abenduaren 1ean manifestazio bat egongo da Donostian euskararen alde ("euskaraz bizi nahi dut" lelopean). Bada, salgai daude euskaltegian busez joateko txartelak.
Laudio-Donostia autobusez
Irteera: Institutu aurretik 15:15ean
Itzulera: 20:00 Donostiatik irten
Txartelak salgai: Laudioko AEK-n, Laudioko Udal Euskaltegian eta Ilargi tabernan
Prezioa: 8 €
Txartelak erosteko azken eguna azaroak 29, osteguna.
Laudio-Donostia autobusez
Irteera: Institutu aurretik 15:15ean
Itzulera: 20:00 Donostiatik irten
Txartelak salgai: Laudioko AEK-n, Laudioko Udal Euskaltegian eta Ilargi tabernan
Prezioa: 8 €
Txartelak erosteko azken eguna azaroak 29, osteguna.
2012/11/18
Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa
Abenduaren batean 17:00etan izango da Donostian, euskararen aldeko manifestazioa.
2012/11/07
Berbalagun aurkezpena Luiaondon
Azaroaren 8an, osteguna, arratsaldeko 18:0etan, Luiaondoko Sozialean, Berbalagun programaren aurkezpena egingo da.
Aurkezpenean izena emateko eta parte hartzeko bideak azalduko dituzte gure dinamizatzaileek, Angela eta Bego.
Oso inportatea da dagoeneko parte hartzen duzuenon bidez, jende berria erakartzea eta animatzea, horregatik animatu eta hurbildu zaitez!
2012/10/27
Zaraobe Digitalean argitaratutako albistea:
Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Berbalagun programa. Joan den ostiralean, Bego Jimenezek eta Angela Ricok, Laudioko AEK-ko ordezkari gisa, 2012-2013 ikasturterako Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak aurkeztu zituzten.
Berbalagunen kasuan, urte honetakoa seigarrena izango da Laudion. Denboraldi horretan laudioar asko aritu dira euskara praktikatzen eta gure hizkuntzaren munduan murgiltzen. Zehazki, 10 taldetik gora dira martxan Laudion, eta dagoeneko 50 lagun baino gehiagok talde hauetan parte hartzen dute astelehenetik ostiralera.
Bestalde, Berbalagun egitasmoaren barruan proposatutako ekintza esberdinen artean Gurasolagun aurkitzen da. Bigarren aldiz jarriko da abian Laudion, oraingoan Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeekin elkarlanean. Gurasolagun ekimenak, guraso zein seme-alaba euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste familia batzuekin harremanetan jartzea du helburu.Berbalagun asmo handiko egitasmo hau eratorritako gastu guztiak bere gain hartuko ditu Laudio Udalak, Euskara Arloaren bitartez. Hots, erabiltzailearentzat doako zerbitzua dela.
Baina, horrez gain, laudioarrek ekimen honen xehetasunak ezagut dezaten, programa hau jakitera emateko, Udalak esku-orri baten etxez etxeko banaketa bat prestatu du.
Subscribe to:
Posts (Atom)



