2013/03/07

Korrikaren aurkezpena eta antzezlana, Arespalditzan


Martxoaren 8an, Arespalditzan,  ekintzaz beterik dago arratsaldea:
19:30ean Ion Martinez eta Saioa Royoren euskarazko Ispilua antzezlana ikusteko aukera edukiko dugu. Antzezlanaren ondoren Korrika 18ren aurkezpen-ekitaldia, arratsaldeko 20:30ean.
Ekintzak Udaletxeko aretoan izango dira.

2013/03/05

Berbalagun programa berriak!

Aiaraldeko Berbalagunak, sukaldaritza ikastaroan
Berbalagun egitasmoena etengabe hazten ari den fenomeno bat da. Oraingo honetan, Bizkaiko beste hiru herritan martxan jarriko da: Arakaldon, Arrankudiagan eta Zeberion. Aek-ko euskaltegiek udalekin lortutako hitzarmenei esker, hiru herri hauetan berbatalde berriak sortzeko kanpaina abiatuko dugu martxoan zehar.

Izena emateko, honako bide hauetatik egin daiteke:

Arakaldoko udaletxean
Arrankudiagako udaletxean
Arrankudiagako gizarte etxean
Zeberioko udaletxean
e-mailez: aiaraldea@aek.org
telefonoz: 607 673 744
online: Izen emate fitxa beteta

Praktikatu gurekin, izan berbalagun!

2013/03/01

Herri eta Harri


Korrika kulturalaren egitarauaren barruan, martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Laudioko Basalarrina euskal topagunean, Iñaki Perurenak hitzaldi bat eskainiko du.  Herri eta Harri lelopean. 

Non: Basalarrinan, Laudion
Noiz: Martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan

2013/02/26

Bertso-saioa, Korrika kulturala


Ostegun honetan, otsailaren 28an, Korrika kulturalaren barruan, Bertso-saioa antolatu da. Izar Mendiguren, Ruben Sanchez, Ainhoa Comas eta Paula Amilburu bertsolariekin.

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Laudioko Arrañope tabernan.





2013/02/21

Euskaraz bizi nahi dut, koreografia


"Euskaraz bizi nahi dut" Esne Beltza taldearen abestiarekin, koreografia prestatuko dugu Urduñako Berbalagunok Korrika 18. Urduñatik pasa den egunean plazan dantzatzeko. Animatuko zara?

Hasiko gara prestatzen ostegunero, arratsaldeko 8etan Lanbide Heziketako lokalean.

Zure zain gaude!