2013/11/12
2013/11/11
Sukaldaritza ikastaroa, Laudion
Hurrengo ostegunean, hilak 14, Laudion sukaldaritza ikastaroari hasiera emango zaio.
Hitzordua Laudioko Gastronomia Museoan izango da arratsaldeko 19:00etan.
Sukaldariek jada pentsatuta daukate menua!!
Hitzordua Laudioko Gastronomia Museoan izango da arratsaldeko 19:00etan.
Sukaldariek jada pentsatuta daukate menua!!
2013/11/07
Aiaraldea.com webgunean berbalagun bati egindako elkarrizketa
AINHOA BARBARA (Amurrio, 1974) Amurrioko Berbalagun taldean aritzen da. Ikasturte hasierarekin berbalagun taldeak berpiztu dira eta ekimena nolakoa den azaldu Ainhoa partehartzailearen ikuspegitik.
Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu sakatu hemen
2013/11/05
Berbalagun Aurkezpena, Zeberion
Ostiral honetan, Azaroak 8, Zeberion egingo dugu 213-2014ko edizioaren aurkezpena.
Arratsaldeko 19:00etan Eskola Zaharrean.
Etorri, parte hartu eta hitz egin euskaraz!
Arratsaldeko 19:00etan Eskola Zaharrean.
Etorri, parte hartu eta hitz egin euskaraz!
2013/10/30
Udazkeneko argazki lehiaketa
Adi lagunok, jada uda atzean utzi dugu, baina seguru udazkenean zehar Euskal Herritik zein munduko beste bazter guztietatik ibiliko zaretenok argazki zoragarriak aterako dituzuela. Aukeratu zure gustukoenak eta bidal itzazu.
Hona hemen parte hartzeko argibideak:...
1- Argazkia gure postara (iratxe-m.g@aek.org) bidali.
2- Guk jasotako argazkiak facebook-era igoko ditugu.
3- Bi sari banatuko ditugu: Atsegin gehien lortzen duen argazkia eta epaile batek erabakiko den argazkia
Argazkiak bidaltzeko azken eguna: abenduaren 23
Animatu eta parte hartu!!

Subscribe to:
Posts (Atom)