2015/12/14

sukaldaritza tailerra 2

2016ko Laudioko sukaldaritza tailerra. Oraingoan Iluntze tabernan elkartzen direnen afaria dastatzeko aukera izan genuen. Lehen plater berezi bat prestatu zuten (patatak, arraultzak eta txistorra nahasturik), alkoholik gabeko koktela izan genuen eta postre gozo bat. Orain gabonak direla eta Otsailaren 11arte ez dugu hurrengoa izango.

Maiurelegorretako koba!

Larunbat honetan Berbabentura lehen txangoa izan genuen. Bertan hamabost lagunek parte hartu zuten. Mairuelegorretako koba barnean 2 orduz izan ginen eta hainbak galeria bisitatu genituen: Kaperak, zezen plaza, cuarto d hora, haitz handi, urjauzia...

Hurrengoa Nerbioi arroan Orientazio txangoa izango da, Urtarrilaren 16an. Animatu eta disfrutatu!

 

2015/12/09

Urduñako berbalagunen egutegia

Aurten  egutegi txiki bat sortu dugu, animatzen baldin bazara hurbildu!!!



2015/12/03

Aiaraldea.eus-en gaude

Aiaraldeko berbalagunek badugu www.aiaraldea.eus-en, bai aldizkarian eta bai interneteko orrian lekutxo bat.  Botaiozu begiradatxo bat!!!