2016/04/07

Mendi irteera: San Pedrora

Datorren apirilaren 23an, larunbata Urduñako berbalagunok mendira joango gara: San Pedrora, hain zuzen ere.
Urduñako Foru Plazan elkartuko gara goizeko 8:30etan eta 9:00ak aldera Arbieton (futbol zelaiaren alboan) egongo gara.
Bakoitzak bokata eta ura eraman behar izango ditu.

Berez, ibilbidea maila guztiontzat da.
Parte hartu nahi baduzu eman izena, mesedez.

2016/04/05

Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia


Apirilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, gurasolagunok tailer bat izango dugu: "Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia". Tailerraren barruan gauza ezberdinak landuko ditugu.
Urduñako garbi gunean batuko gara; handik joateko adostutako lekura.

Nahiz eta euria egin, egiteko asmoa daukagu, horretarako, eta euria egiten badu; eraman behar da: ur-botak, zira eta euritakoa.
Aurretik izena ematea eskertuko genizueke.



2016/04/04

Tailerra: Azukrea: goxo, oso mingotsa

Datorren asteazkenean, apirilaren 13an, Urduñako alondegian "Mugarik gabeko albaiterekin batera" azukreari buruzko tailer bat izango dugu; ezagutzeko non dagoen, zenbat jaten dugun eta abarrekoak. Tailerra teoriko-praktikoa izango da.

Urduñako  berbalagunok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera. Anima zaitezte parte hartzera!!! 

Aurretik izena ematea eskertuko genizueke.


Hozkailu-imanen tailerra, Urduña

Martxoaren 12an, Urduñan, gurasolagunak alondegian elkartu ziren hozkailu-imanen tailerra egiteko.
Oso gauza politak egin zituzten.
Argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen




2016/03/21

gurasolagun Amurrion

Amurrioko eta Arespalditzako gurasolagunak Amurrioko kiroldegian elkartu ziren, hala ere, Laudiotik 8 partaide ziren. Guztira 42 partaide izan ginen, lehenik eta behin beroketak egin genituen, ondoren Indarra lantzeko jolasak, eskalada eta azkenik zapatilak hartzeko jolasa egin genuen. Gustura eta hurrengorako prest!!!
 argazkiak hemen