2016/05/10
2016/04/07
Mendi irteera: San Pedrora
Datorren apirilaren 23an, larunbata Urduñako berbalagunok mendira joango gara: San Pedrora, hain zuzen ere.
Urduñako Foru Plazan elkartuko gara goizeko 8:30etan eta 9:00ak aldera Arbieton (futbol zelaiaren alboan) egongo gara.
Bakoitzak bokata eta ura eraman behar izango ditu.
Berez, ibilbidea maila guztiontzat da.
Urduñako Foru Plazan elkartuko gara goizeko 8:30etan eta 9:00ak aldera Arbieton (futbol zelaiaren alboan) egongo gara.
Bakoitzak bokata eta ura eraman behar izango ditu.
Berez, ibilbidea maila guztiontzat da.
2016/04/05
Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia
Apirilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, gurasolagunok tailer bat izango dugu: "Amalur: gure lurraren txoko izkutuen magia". Tailerraren barruan gauza ezberdinak landuko ditugu.
Urduñako garbi gunean batuko gara; handik joateko adostutako lekura.
Nahiz eta euria egin, egiteko asmoa daukagu, horretarako, eta euria egiten badu; eraman behar da: ur-botak, zira eta euritakoa.
Aurretik izena ematea eskertuko genizueke.
2016/04/04
Tailerra: Azukrea: goxo, oso mingotsa
Datorren asteazkenean, apirilaren 13an, Urduñako alondegian "Mugarik gabeko albaiterekin batera" azukreari buruzko tailer bat izango dugu; ezagutzeko non dagoen, zenbat jaten dugun eta abarrekoak. Tailerra teoriko-praktikoa izango da.
Urduñako berbalagunok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera. Anima zaitezte parte hartzera!!!
Aurretik izena ematea eskertuko genizueke.
Hozkailu-imanen tailerra, Urduña
Martxoaren 12an, Urduñan, gurasolagunak alondegian elkartu ziren hozkailu-imanen tailerra egiteko.
Oso gauza politak egin zituzten.
Subscribe to:
Posts (Atom)




