2010/11/25

Laudioko Berbalagunok sukaldaritza ikastaroa prestatu dute


Aurreko ostegunean, azaroak 18, Laudioko Berbalagunok hasi genuen sukaldaritza ikastaroa. Museo gastronomikoan 15 lagun bildu ginen. Lehenengo bikoteak zizak beteriko enpanada prestatu zuten. Primeran pasa genuen baita gozo-gozo afaldu ere.

Sentitzen dugu baina ez daukagu argazkirik blogean txertatzeko. Hain ona zen usaina non argazkilariak ez zuen astirik izan ezta argazki arin bat egiteko, berak ere ahoa eta eskuak beteta baitzituen.

Hurrengo data abenduaren 9an izango da. Animatzen bazarete, jarri gurekin harremanetan.

2010/11/23

Santxotena taller museoa bisita gidatua


Dakizuenez, azaroaren 12an, Xabier Santxotena eskultoreak Artziniegan daukan taller museoa bisitatu genuen. 23 lagun hurbildu ginen. Bisita oso interesgarria izan zen. Atera genituen argazkiak ikusi nahi baduzue, klikatu hemen.

2010/11/12

Artikutza Parke Naturala


Laudioko berbalagun talde batek antolaturik, datorren azaroaren 28an, Artikutza parke naturala bisitatuko dugu. Autobusez joango gara.

Janaria eta edaria eramatea gomendatzen dugu bertan ostalaritza azpiegiturarik ez dagoelako, aldi berean zira eta mendiko botak eramatea gomendatzen dugu Euskal Herriko lekurik euritsuena delako.

Irteera: Aiara kantziler institutuan goizeko 09:00etan (Laudio)
Itzulera: 19:00etan Laudion
Prezioa: 6€
Plaza mugatuak
Azken eguna izena emateko: Azaroaren 23an.
Informazio gehiago: laudio_berba@aek.org
Txartelak salgai Laudioko aek-n

Ez galdu aukera paregabe hau!

2010/11/08

Santxotena Tailer Museora bisita gidatua


Datorren ostiralean, azaroaren 12an, Santxotena eskultoreak Artziniegan daukan tailerra bisitatuko dugu berbalagunok. Bisita, arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta eskultorea bera izango da gure gidaria. Tailer museo honen bisita dohanik izango da. Izena emateko azken eguna, azaroaren 11an.

Animatu eta ez galdu aukera paregabe hau!

2010/09/22

Atera arbela kalera!


Aupa lagunok!!!

Kanpaina berria martxan jarri da. Oraindik ez duzu Berbalagun egitasmoa ezagutzen?

Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eginez, euskeraz berba egitea, horixe da gure helburua.

Lagun taldeak astean behin elkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera, talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.

Norentzat da? Bere euskara hobetu gura duenarentzat. Edozeinek parte hartu ahal du, euskara ikasle izan edo ez, hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Eta den-den DOAN!!

Euskaldunontzat ere bada, trebatu gura duenarekin astean behin batuz laguntza ederra ematen delako.

Anima zaitez eta atera arbela kalera! Izan Berbalagun!

Informazio gehiago:
AEK euskaltegiak: 945 892 334/94 672 67 22
Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzua: 945 399 122
Amurrioko Euskara Zerbitzua: 945 891 161
Urduña Euskara zerbitzuan: 945 38 48 60