2012/09/20

Praktikatu gurekin! Izena emateko epea zabalik dago

Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago Berbalagun programan izena emateko epea.
Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, Gurasolagun programa.

Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! ARGIA eta BERRIA merkeago, eta beste hainbat abantaila.
 
Gurekin harremanetan jartzeko hauek dira bideak:
 
AEK euskaltegiak: 945 892 334/946 726 722
Aiara Kuadrillaren Euskara Zerbitzua: 945 399 122
Amurrioko Euskara Zerbitzua: 945 891 161
Urduñako Euskara Zerbitzua: 945 384 860
Laudioko Udal Euskaltegia: 946 722 838
 
aiaraldea@aek.org
aiaraldeko berbalagunak
 
 
 
   

2012/06/13

ARTZINIEGAKO BERBALAGUN TALDEA SAGARDOTEGIRA!!!


Hor dituzue Artziniegako berbalagun taldearen bi argazki. Argazki hauetan nabaritzen da nola pasatu zuten aurreko larunbatean, ekainak 9, Zornotzako Uxarte sagardotegian. Eta gainera bazkaria dohainik!!

2012/06/05

ARTZINIEGAKO BERBALAGUN TALDEA SAGARDOTEGIRA!!!

Gogoratzen zarete berbatalde edo mintzataldeen argazkiak bidaltzearen zozketaz???


Jakingo duzuen moduan Artziniegako berbalagunei tokatu zitzaien Amorebietako Uxarte sagardotegian bazkari bat dohainik.


Badakigu, Artziniegako berbalagun taldea osatzen duten 6 pertsona horiek ekainaren 9an elkartuko direla bazkaria egiteko.


Laster izango ditugu, orduan, bazkari horren argazkiak hemen!

2012/05/29

SALBURUAREN ARGAZKIAK

Gogoratzen zarete Salburua ezagutzeko aukera izan genuela?

Zazpi berbalagun hurbildu ziren Salburuara Arkaitz San Joseren eskuz bisita gidatua egiteko.

Hurrengo helbidean sakatzen baduzu argazki guztiak ikusteko aukera izango duzu!!!

http://www.flickr.com/photos/berbalagunaiaraldea/sets/72157629849427684/

2012/05/21

LAUDIOKO LAMUZA PARKEA

Laudioko Lamuza parkea ezagutu nahi duzu?

Maiatzaren 27an, igandea,Urkijo Markesen aspaldiko lorategia bisitatuko dugu, bertako hainbat zuhaitzetara hurbildu eta hauen bitxikeriren bat ere entzungo dugu.Parkeak zuhaitzen aberastasun eta ugaritasun handia du, beste batzuenartean zedroak, ezkiak, magnolioak edo izeiak aurki ditzakegu.

Goizeko11:00etan Skate park-en ondoan dagoen zubian elkartuko gara paseoarihasiera emateko.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: laudio_berba@aek.org edo 607.673.744.