2012/12/22
2012/12/17
Mototsak egiteko ikastaroa, Urduñan
Astearte honetan, abenduak 18, ikastaroa interesgarri bat prestatu dugu! Zapiak buruan jartzeko eta mototsak egiteko ikastaro erraz bat. Ikasiko dugu nola jarri zapi polit bat buruan baserriko soinekoak janzten ditugunean.
Noiz: Abenduaren 18an, asteartea arratsaldeko 18:00etan, "Las Profes"en (Sarrera eskuineko aldetik)
2012/12/12
Gurasolagun aurkezpenak, Laudion eta Urduñan
Zer da GURASOlagun? Umeak eta gurasoak elkarrekin euskaraz aritzeko tartea eta imajinazioa elkarrekin lantzeko esparrua
Ostiral honetan, abenduak 14, Laudion eta Urduñan Gurasolagun egitasmoaren aurkezpenak egingo dira.
Aurkezpenean izena emateko eta parte hartzeko bideak azalduko dira.
Laudio: Arratsaldeko 18:00etan, Basalarrinan
Urduñan: Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian
Animatu eta hurbildu zaitez! Izan zaitez GURASOLAGUN!
2012/12/10
Trikipoteoa, Laudion
Hurrengo ostegunean, hilak 13, Laudioko Berbalagunok trikipoteoa egingo dugu trikitrixa eta pandero batzuen laguntzaz. Trikipoteoari hasiera emateko arratsaldeko zazpi eta erdietan FitaFik-ekoekin geldituta gaude Arrañope tabernan.
Anima zaitezte!!!
2012/11/29
Euskararen eguna, Urduñan
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen denez, Urduñan hainbat ekintza antolatu dira:
Azaroak 29, osteguna: 17:00etan, Kultur etxean, Gurasoentzako hitzaldia: "Trucos para comunicarnos en euskera con nuestros hijos"
Azaroak 30, ostirala: 18:30ean, Alondegian, euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen aurkezpena.
20:00etan, Pintxopote euskalduna plazatik abiatuta.
Abenduak 2, igandea: 15:00etan Herri-bazkaria Mariaren Lagundian. Txatelak salgai Euskara Zerbitzuan, Lupardikan, Mugalden eta Marrazkin abenduaren 1era arte.
Prezioa: 8 €
Abenduak 3, astelehena: 17:00etan Liburutegian, ipuin-kontalaria "Euskal Mitologia"
Subscribe to:
Posts (Atom)




