2013/05/31

Tximeletak

Pasa den ostiralean, maiatzak 10, Luiaondoko Gurasolagunek eskulan tailer bat antolatu zuten tximeletak egiteko. Begiratu zer politak geratu ziren!

Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen

2013/05/29

Ispilu tailerra

Begiratu ze politak geratu ziren Laudioko Gurasolagunok tailerrean egindako ispiluak. Argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

2013/05/27

"Euskaraz bizi nahi dut" eguna, Amurrion

Larunbat honetan, ekainak 1, Amurrion ospatuko da "Euskaraz bizi nahi dut eguna". Hona hemen prestatu duten egitaraua:

2013/05/22

San Lorenzo Baseliza


Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, Luiaondoko Gurasolagunok txango polit bat prestatu dute San Lorenzoko Baselizara.

Animatzen bazara 16:30ean Luiaondoko Sozialean geratu dira.

2013/05/17

Euskal ezkontza 2013

Martxoaren 23an Urduñan, Berbalagunok euskal ezkontza ospatu genuen. Aurtengo senar-emazteak Aritz eta Izaskun izan dira.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.