2014/11/28

Mintzodromoa, Amurrion

Datorren astean, abenduaren 3an, Amurrion, Euskararen egunean, mintzodromoa garatuko da.

  Ekintza honetan parte hartzeko Amurrioko euskaltegian apuntatu zaitez. Animatu!!!



2014/10/02

Euskal Jaia, Laudion

Pasa den asteburuan, irailak 27, Laudion ospatu zuten Euskararen Jaia eta Berbalagun ekimena omendu zuten. Giroa ezin hobea!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen




2014/10/01

Lotsarik gabe, praktikatu gurekin

Berbalagun egitasmoa martxan!

Aurten lotsarik gabe euskara praktikatu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan, zure herriko euskara zerbitzuan edo AEKn.


2014/06/23

Ikasturteko azken ekintzak

Ikasturte hau amaitutzat emateko hona hemen azken ekintzak:
  •  Erlajaxio tailerra: Saio berezia Xabi eta Maiterekin ekainaren 25ean arratsaldeko 18:30etan Laudioko Basalarrinan. Ariketa batzuk egin ondoren, parte hartzaileok "afaritxo" bat antolatuko dute bertan.
  • Sukaldaritza ikastaroa, Laudion: Azkeneko saioa izango da, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Museo Gastronomikoan,  Zubiko Etxean bilduko dira Berbalagunak.


2014/06/17

Laudioko Gurasolagunak: Obiola kobazuloa

Ekainaren 18an txango berezi bat egingo dugu Laudioko Gurasolagunok.

Ermu aldeko (Sta. Luzia) Obikola kobazuloa bisitatuko dugu. Autoz hurbilduko gara. Lanbide heziketa zentroan (aparkalekuan) geratuko gara 17:00etan  eta han antolatuko gara autoz igotzeko. San Antonio baselizaren inguruan aparkatuko dugu. Bertatik, 20 minutuz (txikienen pasoan) ibiliko gara  kobaren ahora iristeko. Beharrezkoak izango dira esku edota kopeta argiak, mendiko botak  eta zikintzeko moduko arropa, besterik ez.

Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!