2008/01/30

Agate deuna

Kaixo berbalagunok!
Jakingo duzuenez datorren asteartean, otsailak 5, Agate deuna ospatuko da. Euskal herriko hainbat herrietan bezala, agate deuna bezperan kalera irtengo gara abestera. Laudion, otsailaren 4an arratsaldeko 19:00etan Basalarrinan geratu gara. Animatzen zaretenok entsaiatzeko aukera izango duzue bihar arratsaldeko 19:00etan Basalarrina euskal topagunean.
Urduñan, igandean irtengo dira kalera auzoz-auzo abestera. Eguerdiko ordubatean Foru plazan elkartuko dira. Aurretik entsaioa izango dute ostiralean, urtarrilak 1, arratsaldeko 19:30etan "Las profes"-en.

Anima zaitezte eta kantatzen hasi:

Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe

No comments: