
2008/04/24
Bisita gidatua
Egun on! Atzo euskal ezkontzaren argazkiak erakutsi bagenituen, gaur pasa den ostiralean Urduñatik antolatu genuen bisita gidatuaren argazkia aurkezten dizuegu. Aiaraldeko berbalagunak bildu ginen eta talde polita osatu genuen. Bisita Urduñako berbalagun batek gidatu zuen eta primeran egin zuen, oso ondo pasatu genuen. Ea hurrengo batean berbalagun gehiago animatzen zareten!

2008/04/23
Euskal ezkontza
2008/04/17
Mendi irteera
Egun on! Larunbat honetan, apirilak 19, mendi irteera bat antolatu dugu Orozko aldera. Oraingo honetan, Julen Reketa mendizale ezagunak lagunduko gaitu eta berarekin batera honako ibilbide hau egingo dugu: Urigoiti- Atxulaur- Supelegor- Lezardi- Urigoiti. Ibilaldia goizez izango da, goizeko 8:00etan Laudioko Herriko Plazan geratu gara guztiok elkarrekin Orozkora hurbiltzeko eta Urigoitin martxa hasteko. Itzulera eguerdiko 14:00ak inguru izango da. Animatu zaitezte oso ibilbide polita da ta!! Primeran pasako dugu!!
2008/04/16
Bisita gidatua
Arratsalde on! Ostiral honetan, apirilak 18, aiaraldeko berbalagunok Urduñako alde zaharra ezagutzeko bisita gidatu bat antolatu dugu. Bisita, arratsaldeko 19:00etan Foru plazan (argazkia) hasiko da eta euskaraz hitz egiteko prest dagoen edonor animatu daiteke. Ostiralean Urduñan ikusi nahi zaituztet!!
Txalaparta ikastaroa Urduñan
Urduñako berbalagunek martxan jarri dute txalaparta ikastaro bat. Zuk ere haiekin batera ikasi nahi baduzu jakin ostiralero arratsaldeko 19:00etan "Las profes"-en biltzen direla. Hona hemen berbalagun talde honen argazki pare bat:


2008/04/09
Film laburrak + solasaldia
Arratsalde on guztioi! Apirilaren 11n , ostirala, arratsaldeko 7,30etan euskarazko film laburren emanaldi bat egingo da Luiaondoko Zentro Sozialean. Emanaldi hau Hogeitalau Elkarteak antolatu du Aiarako Udalaren laguntzarekin. Guztira 10 film labur ikusi ahal izango dira eta ondoren, Gasteizko "TRASTAKA Ekoizleak" taldekoekin solasean aritzeko aukera izango dugu. Ostiral honetan denok Luiaondora!!
2008/04/03
Berbalagun taldeak
2008/04/01
Kantu-afaria
Kaixo berbalagunok! Ostiral honetan, apirilaren 4an, Kantu afaria izango duzue Laudioko Basalarrinaren egoitzan Berriketan Musika taldearekin. Kantuzaleen taldeak antolatutako kantu-afari hau arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak Laudioko AEK euskaltegian salgai izango dituzue (6€). Ostiralean denok kantatzera!!!

Subscribe to:
Comments (Atom)




