2008/04/03

Berbalagun taldeak

Egon on guztioi! Oraingo honetan Amurrioko berbalagun talde bat aurkeztuko dizuet. Argazki honetan ikusten dituzuen emakume eder hauek Ama talde bat osatzen dute. Asteazkenero seme-alabak eskolan dauden bitartean, arratsaldeko 15:15etatik 16:15etara, kafetxo bat hartzeko biltzen dira. Atxubi tabernan elkartzen dira eta han asteko kontuak elkarri kontatzen dizkiote. Zuk ere euskaraz hitz egin nahi baduzu berbalagunen izena eman eta emakume hauek bezala primeran pasako duzu!!

No comments: