2008/04/03
Berbalagun taldeak
2008/04/01
Kantu-afaria
Kaixo berbalagunok! Ostiral honetan, apirilaren 4an, Kantu afaria izango duzue Laudioko Basalarrinaren egoitzan Berriketan Musika taldearekin. Kantuzaleen taldeak antolatutako kantu-afari hau arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak Laudioko AEK euskaltegian salgai izango dituzue (6€). Ostiralean denok kantatzera!!!

2008/03/27
Mendi irteera
Kaixo lagunok!!
Igande honetan, martxoak 30, Laudioko berbalagunok Goikogane Mendi Taldearekin batera Okondon dagoen "Mareazulo" kobazuloa ezagutzeko mendi irteera bat antolatu dugu. Ibilaldia goizez egingo dugu, goizeko 9:00etan Laudioko herriko plazatik irtengo gara eta eguerdiko 14:00ak inguru itzuliko gara. Jarraituko dugun ibilbidea honako hau izango da: Laudioko plaza, Ermu, Kurutziaga, Mareazulo, Okondo eta Laudio. Aukera ezinhobea duzue hau euskaraz hitz egiteko eta naturaz gozatzeko. Igandean goizeko 9:00etan Laudioko enparantzan ikusi nahi zaituztet!!

2008/03/25
Baltzolako kobak
Kaixo berbalagunok!!
Zuetako asko oraindo oporretan jarraituko duzue baina aste honetan, martxoak 28, Urduñako udalak Baltzolako kobak ezagutzeko antolatutako txangoa gogoratu nahi dizuet. Irteera goizez izango da eta izena emateko azken eguna martxoaren 26a izango da. Parte hartzeko prest baldin bazaudete Urduñako kultur etxera hurbildu eta izena eman. Ondo segi!!

2008/03/18
Berbalagun taldeak

Subscribe to:
Posts (Atom)